Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ikasturteko informazioa
BANNER LATERAL INSTRUMENTOS
BANNER LATERAL DUDASPREGUNTAS
BANNER LATERAL PRECIOS PUBLICOS
Izen ematea 2023-24
2024-25 ikasturterako plaza hutsak
Plazaren ezaugarriak (adina, maila) betetzen dituen lehenengo eskatzaileak, zuzenean matrikulatzeko aukera izango du, zozketarik gabe.
Izen ematerako jarraibideak
- Sartu izen-emate orrialdean (goiko estekan)
- Zure adina adierazi
- Sistemak hutsik dauden plazak erakutsiko dizkizu, irakasgai, egoitza eta ordutegiekin.
- Sistema informatikoak, ordetegiak aukeratzeko hurrenkera bermatzeko, denbora batez blokeatzen du instrumentu eta taldeen izen ematea. Zuk nahi duzun plaza eskuragarri ez badago, badaezpada ere, begiratu beste momentu batean.
- Aukeratu zuretzat egokia den plaza
- Sartu zure datu pertsonalak
- Email bat jasoko duzu, matrikula egiteko jarraibideekin.
- Emaila jasotzen duzunetik, egun bateko epea izango duzu matrikula onartu eta ordaintzeko. Epe horretan egin ezean, eskaera galduko duzu.
- Ondorengo irakasgaietan, ezinbestekoa da maila proba egitea matrikula onartu aurretik. Hori dela eta, mesedez, idatzi info@donostiaeskola.eus helbidera izena emateko.:
- Dantza Klasikoa 8 urtetik aurrera
- Harmonia, Moldaketak, Zuzendaritza Praktikak, Inprobisazioaren hastapenak
- Musika Taldeak (Big Band, Orkestra, Banda, Ensembleak, Ganbera musika, Gitarra orkestra, Comboak...)
- Kontserbatorioetako maila profesional eta goi mailarako prestakuntza taldeak
- Zalantzaren bat baduzu, idatzi info@donostiaeskola.eus helbidera.
2024-25 Prozesuaren egutegia eta dokumentazioa
Maiatzak 7: Izena emateko epea irekitzen da.
- Plaza hutsen aurreikuspena (EZ du behin betiko Hezkuntza Eskaintza baldintzatzen) + taldeen ordutegiak
Maiatzak 30: Izena emateko azken eguna.
Maiatzak 31: Izena emandakoen behin-behineko zerrenda (ebazpena eta zozketaren informazioa).
Ekainak 6: Zozketa eta behin behineko plazen esleipena.
- Izena eman duten pertsonen datuen behin betiko zerrenda
- Hezkuntza eskaintza
- Zozketaren zenbakia
- Plaza lortu duten onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta itxaron zerrendak:
Ekainak 12: Behin betiko esleipenak.
Ekainaren 14tik 24ra: Matrikulazioa.
Ekainaren 26tik aurrera: Itxaron zerrendaren kudeaketa eta plaza hutsen eskaintza.
Ordainketa elektronikoa txartelarekin matrikula onartzeko momentuan. Ordainketa ezinbestekoa da matrikula egiteko.
Izen emate prozesua Eskolako Antolamendu eta Funtzionamendu Araudian (AFA) zehaztuta dago, VI TITULUAN (31. orrialdea)
Ordutegiak