Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Dantza Klasikoko Hastapenak (6-8 urte)
Dantza klasikoa, Ballet izenaz ere ezaguna, mugimendu espezifiko eta teknika desberdinez osatutako dantza mota da. Halaber, Ballet deitzen diogu dantza mota horren bitartez interpretatua izateko sorturiko musika piezari ere.
Norentzat
6 eta 7 urteko neska-mutilentzat.
Janzkera
- JANZKERA: Dantza klasikorako berariazko arropa.
- Neskak: media galtzerdiak, mailota eta punta erdiko zapatila arrosak.
- Mutilak: kamiseta edo mailot txuria, elastikoa eta zapatilak beltzak.
- ORRAZKERA: Ilea mototsekin (moinoarekin) bilduta.
Helburuak
Musika eta dantza eskolen helburuetako bat da haur eta gazteek dantza adierazpen artistiko eta komunikazio pertsonaleko bitarteko gisa uler dezaten beharrezkoak diren mugimendu gaitasunak, afektiboak eta kognitiboak garatzen dituzten hezkuntza-prozesuez arduratzea, beren agerpen desberdinak ezagutu eta gozatzeko.
Dantza Klasikoaren Hastapenen helburuak, 6-8 urte:
Dantza klasikoaren euskarria dantza akademikoan oinarriturik dago , garrantzitsuak diren eskola eta dantza konpainietako teknika eta estilo ezberdinetan datza ikasketa prozesua.
- Ikaslearen psikomotrizitatea, sentipenak adierazteko eta harremanak izateko dituen gaitasunak garatzea, mugimenduak musika eta espazioarekin bat eginez.
- Dantza klasikoaren oinarrizko kontzeptuak eta terminologia ezagutu eta erabiltzen hastea.
- Dantza klasikoko lehen urratsak (lurra, barra, zentroa eta diagonalak) ikastea, jolasak, inprobisazioa eta koreografia errazak erabiliz.
- Gorputzaren, besoen, hanken eta buruaren jarrera egokia lantzea.
- Dantza klasikorako zaletasuna eta praktika garatzea.
- Haurra ikasgai berri honetan ongi sentitzen eta garatzen dela bermatzea.
Non
Dantza Eskolako egoitzan. Nestor Basterretxea 3 Zbk. (Egia auzoko Blas de Otero enparantzaren azpiko eraikinean, Tabakalera parean).Bideoak
Título del video
Título del video
Título del video
Título del video
Título del video