Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Dantza Garaikideko Hastapenak (6-8 urte)

Dantza Garaikideko Hastapenak (6-8 urte)

Sormen Dantza lan-metodologia bat da, eta dantza askearen, berezkoaren eta aurretik arautu gabearen bitartez, guztiok ditugun adierazpen- eta mugimendu- ahalmenak sustatzen ditu, ongizate fisikoa, psikikoa eta afektiboa sendotzen duen sormen-prozesu batean.

Sormen Dantzan ez da soilik ikus daitekeen alderdia lantzen, baita haren alderdi ikusezina eta sentibera ere. Gure mugimendua eta adierazpen-, komunikazio- eta sormen-gaitasunak areagotzen laguntzen digu.

Postura-armonia, gorputz- eta espazio-energiaren erabilera, eta mugimenduaren adierazkortasuna garatzen ditu; eta ahalmen sortzailea eta dantza-zaletasuna sustatzen ditu.

Norentzat

6 eta 7 urteko neska-mutilentzat

Janzkera

Kamiseta, leggins eta galtzerdiak

Helburuak

  1. Haurraren garapen naturala bultzatzea, haren berezko gaitasunak piztu eta garatzen laguntzea.
  2. Mugimenduaren bitarteko gozamena eta dantzaren gustu-hartzea sustatzea.
  3. Gorputz-lanari buruzko oinarrizko nozioak eskaintzea.
  4. Haurraren adierazpenerako bideak zabaltzea eta garatzea, horretarako lanabes gisara mugimendua erabilita.
  5. Gorputz propioaren erabileran trebetasun-maila handitzea.
  6. Gorputzaren baliabide sortzaile eta estetikoez kontzientziatzea.

Bideoak

Título del video

Título del video

Título del video