Breadcrumb
Banner Next Generation
Next Generation funtsak
Donostiako Udalan
Protocolo
NEXT Europako funtsen kudeaketako integritate-protokoloa
Autorregulazio tresna bat da protokolo hau. Prebentzio helburua du: Donostiako Udalaren azpiegitura etikoa sendotzea, Europako NEXT funtsen kudeaketan bereziki.
Aplikatu, Europako funtsen betearazpenean arduradun edo kudeatzaile parte hartzen duten pertsona guztiei aplikatuko zaie, nahiz eta beste beste erakunde batzuei aplikatzeko bidea ere izago den; adibidez, Europako funts horiek hartuko dituzten enpresa, elkarte, eragile edo profesionalei (kontratistak, emakidadunak, diruz lagundutako entitate edo pertsonak eta abar).
Kudeaketa onaren printzipioak
Jokabide-arau batzuk ezartzen ditu protokoloak; pertsona horiek opariak, eskuerakutsiak edo arreta bereziak jasotzeko dauzkaten mugen gaineko arauak, lehen esandako printzipioak zorrotz betzeko.
Europako funtsak kudeaketzeko orduan izan behar diren kudeaketa onaren printzipioak xehatzen ditu. Sei printzipio ezarri dira:
- Kudeaketaren emaitzekin konpromisoa izatea
- Finantza-kudeaketa ona eta kudeaketa efizientea
- Gardentasuna
- Datu pertsonalak babestea
- 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarriarekin uztartuta kudeatzea Europako funtsak
- Zuzendaritzaren eta profesionalaren erantzukizuna Europako funtsen kudeaketan