Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Burua
Plan orokorra zer da
ZER DA DONOSTIAKO PLAN OROKORRA?
Donostiako HAPO hiriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da. Tresna juridiko honek Donostia udalerri osoaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzen ditu, bai hirigunean daudenak, baita naturagunean daudenak ere. Arau juridiko gisa, eskubide eta betebeharrak ezarriko ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu.
Behin Udalak onartuta, 2010az geroztik indarrean dagoen HAPOa ordezkatuko du.
Zergatik HAPO aurreikusi?
Indarrean dagoen Donostiako HAPO 2010. urtean onartu zen. 12 urtez HAPO garatu ondoren, hori berrikustea beharrezkoa da.
Gizarte eta ekonomia egoera berriak eta indarreko plangintzak izan dituen aldaketa handiek errealitate berria sortu dute, eta horren ondorioz, plana berrikusi behar da. Helburua da hiriak eta hiritarrek izango dituzten erronka berriei aurre egitea. .
Horrela, Donostiak bere egungo eskaeretara egokitutako hirigintza-plan bat izango du, etorkizuneko beharrei erantzuteko gai izanez.
Zertarako balio du?
HAPOk zer, non eta zenbat egin daiteken arautzen du, Donostiako udalerriko eremu fisikoan, bai lurzoru publikoan bai pribatuan.
Donostiako udalerriaren oinarri fisikoa antolatzeko eta arautzeko balio du, hiritarren beharrak ahalik eta hobekien hartatuz
Lurzoruaren eta eraikinen – publikoak zein pribatuak – erabilera ezartzen duen tresna juridikoa da, eta horretarako hainbat parametro formal ezartzen ditu hiriaren bizitzarako hirigune egokia edo paisaiaren babesa sustatuko duen naturgunea bermatzeko.
Horretarako, HAPOk honela sailkatzen du udalerriko lurzorua:
- Hiri-lurzorua (jada eraikitako hiri-bilbea)
- Lurzoru urbanizagarria (hiri-lurzorua hedatzeko eraldatuko den lurzoru naturala)
- Lurzoru urbanizaezina (landa-lurzorua eta bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa)
Zergatik da hain garrantzitsua?
Donostiako HAPO berriak erabateko ikuspegi bat emango du Donostia nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean.
Donostiaren egitura fisikoan (naturgunea, gune libreak dituen hirugunea, bideak eta eraikinak, publikoak eta pribatuak) soilik eragiten badu ere, garrantzitsua da, horrek eragin zuzena baitu udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean. .
Nork sustatzen du?
Planaren sustatzailea Donostiako Udala da
Zer fase ditu?
HAPO berrikustea, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexua da.
- 1 FASEA – Informazioa eta diagnostikoa (2022ko abuztua)
- 2 FASEA – Aurrerakina
- 3 FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Aurrerakina) + Irizpide eta Helburuak
- 4 FASEA – Hasierako Onespena
- 5 FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Hasierako Onespena)
- 6 FASEA – Behin Behineko Onespena
- 7 FASEA – Behin Betiko Onespena
Zein da aurreikusitako indarraldia?
Gaur egungo Donostiako HAPOk 12 urte ditu.
HAPOen indarraldia, hau barne, 8 urtetik 12 urtera bitartekoa izango dela aurreikusten da, nahiz eta hainbat udalerritan indarraldia 15-20 urtera arte luzatuko den.
Zer ez da Donostiako HAPO?
HAPOk ez du arautzen, esaterako, Donostiaren enplegu-politika.
HAPOk ez ditu ez ditu autobus-geltokiak kokatzen edo ez ditu zebra-bide gehiago ezartzen. Baina hiriak jarduera ekonomikoetarako nahikoa leku duen azter dezake, eta erabilera horretarako espazioak aurreikusi/arautu.
Zer muga ditu?
HAPOek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen hainbat baldintza dituzte.
Donostiako HAPOk legeri sektoriala jaso beharko du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere, esaterako hurrengoei dagozkienak:
- itsasertzak
- ura
- errepideak
- lurzoru kutsatuak
- ondarea
- edo telekomunikazioak
Zeharkako gai jakin batzuk integratuko ditu: ingurumena, jasangarritasuna eta klima-aldaketa, ikuspegi inklusiboa, eragin linguistikoa, osasuna, inpaktu akustikoa …
Azkenik, HAPOn aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den faktore sozioekonomikoa aipatu behar da. Gerta liteke HAPOk etxebizitza edo ekonomia jardueratarako espazio berriak aurreikustea eta, ordea, horiek planaren indarraldian ez garatzea egoera ekonomikoagatik edo planarekin zerikusirik ez duten beste faktore batzuen ondorioz.