Breadcrumb

Presentación violencia en la adolescencia




Urtero Donostiako Udalak, Donostia Gazteriaren bitartez, nerabezaroko indarkeria matxistei buruzko jardunaldiak antolatzen ditu, haur eta nerabeekin lan egiten duten edo harremanetan dauden eragileentzat.

Bere helburua lantzen diren gaiak ikusaraztea eta sentsibilizazioa sustatzea da. Hona hemen horren adibide batzuk:

Eduki publikatzailea

Podcast img
Mahai ingurua

Mahai ingurua Arte hezkidetzailea (Sorginlore) Pornografia mutilekin lantzen (Eihera) Berdinen arteko programak (Lahia 3.0) eta Sexualitate txokoak (Azpeitiko Udala)

Podcast img
Ane Ortiz Ballesteros

Sexu heziketa hezkidetzailearen beharra indarkeria matxistaren prebentziorako hitzaldia

Podcast img
Josebe Iturrioz Lopez

Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak; abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan ematen dira indarkeria eta jazarpen hauek. Honek duen garrantzia eta ondorioei erreparatu nahi zaie jardunaldi hauetan. "Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote? " hitzaldi hau Josebe Iturriozek eman zuen

Podcast img
Eider Goiburu Moreno

Sexu eskubideak eta sexu heziketari buruzko hitzaldia: Nondik gatoz, non gaude eta nora goaz.

Aurkezpena


Orri honetan podcast eta bideo-elkarrizketa desberdin prestatu dira, hazieran eta hezkuntzan inplikatutako familia eta pertsonei zuzendua. Helburua da haurdunaldiarekin eta 0-5 urte bitarteko hazkuntzarekin lotutako gaiak ezagutaraztea eta horien sentsibilizazioa sustatzea.


Julene Armendariz Ezeiza (pedagoga eta terapeuta perinatala) eta Estitxu Fernandez Maritxalar (psikologa perinatala) adituen laguntza izan nahi izan da, haurren ongizateari eta haren etapa guztiei sakontasunez heltzeko.

Errespetuzko hazkuntzaren eta gurasotasun positiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta Donostiako familiei adingabeekin kudeaketa egokia egiten lagunduko dien baliabide eta tresnak eskaini nahi dizkie.

 

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Podcast img
Azalpen orokorra

Julene eta Estitxu adituek programaren nondik norakoak azaltzen digute: taldeetan lantzen dituzten edukiak, baloreak eta etapa bakoitza programan nola lantzen dute.

Podcast img
Haurdunaldia

Estitxu Fernandezi egindako elkarrizketa honetan haurdunaldiaren xehetasunez eta erditzearen une bereziaz hitz egiten da.

Podcast img
0-12 hilabete

Kapitulu honetan 0-12 hilabete bitarteko etapak duen berebiziko garrantziaz hitz egiten da

Podcast img
1-2 urte

Kapitulu honetan 1-2 urte bitarteko etapan jarri nahi dugu arreta, oso etapa garrantzitsua eta amarekiko lehen banaketak hasten dira.

Podcast img
3-5 urte

Etapa honetan haurrak izango dituen aldaketa garrantzitsuenak azaltzen dira.