Fil d'Ariane

AURREKONTUAK- Banner txikia

2. AURREKONTUAK- titulo - aurkezpena 2023

PRESENTACIÓN

 

AURREKONTUAK - TESTUA - HOME - 2023

2023ko martxoan Donostiako Udalak Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua abian jarri du. Prozesu honen bidez herritarrek proiektuak proposatu eta bozkatu ahal izango dituzte, eta Donostiarrek lehenetsitakoak udaleko 2024 eta 2025 urteetako aurrekontu proiektuan jasoko dira.

Prozesuaren bitartez, aurrekontu plangintzako ikuspuntu batetik herritarrek euren auzoaren eta Donostiaren beharrei buruz  hausnartzeko aukera izango dute, eta arlo desberdinetan hiria nola hobetu proposatu ahal izango dute. 

Udalak proposamen guztien bideragarritasuna aztertuko du, eta herri botazio bidez lehentasunak ezarriko dira. 

Proposamen bakoitza gehienez 300.000 €-ko inbertsio-gasturaino iritsi daiteke eta guztira 2024rako eta 2025rako 3.000.000 € gorde dira, kopuru horretaraino iristen diren proiektuak udal aurrekontuan sartzeko eta gauzatzeko.

Ekialdeko Barrutiari dagokionez, barrutiko batzarrak erabaki du bere aurrekontuaren %50a programa horretara bideratzea: 2024  urtean 363.968 € izango dira.