Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Inbertsio nagusiak 2018 B
Inbertsio nagusiak 2018 (2/3)
Donostia, Giza Eskubideen erreferentea
177.662,26€
Bakearen Etxean, GGEEn alorreko Pedagogia Baliabideen Zentroaren fase pilotua abian jarriko da. Proiektuak xedetzat du pedagogia baliabideak sistematizatzea, giza eskubideen dibulgaziorako. Aieteko zentroa osagarri izango zaie Euskadin memoriarekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin lotuta jada badauden azpiegiturei.
Altza: Jolastokietako haurreskola
650.000€
Jolastokietan egin berri den etxebizitza eraikinaren behealdean, Harri Berri eta Erroteta haurreskola zaharkituak itxi eta haiek ematen duten 0 eta 2 urteko umeentzako eskaintza publikoa emango duen haurreskola berria eraikitzea.
Amara Berri: Urbietako fatxadak berritzea
936.547,62€
Udalaguntza 2016 eta 2017 diru-laguntzak baliatuta, Amara Berri Urbietako ikastetxeko kanpo aldeko fatxadak guztiz berrituko dira. 2016ko diru-laguntza baliatuta 2017an leihoak aldatu dira, eta 2017ko diru-laguntza baliatuta 2018an fatxadak berrituko dira.
349.897,72€ (fatxadak), 586.649,90€ (leihoak)
Eraikin historikoen fatxaden birgaitze eta mantentze lan zuzentzaileak
30.000€
San Telmo Museoko, Victoria Eugenia Antzokiko eta Okendo Kultur Etxeko fatxaden Zaintze Egitasmoan aurreikusitako lanen 1. Fasea.
San Telmo Museorako bildumak erostea
50.000€
San Telmo Museoak ondare-bildumak erostea.
Energia aurreztea (Led-era aldatzea)
30.000€
Energia aurrezteko egitasmoan aurreikusitako lanen 1. Fasea: gaur egungo argiak LED argiez ordezkatzea.
Eguzkiteka: Hondartzako liburutegia
53.100€
2017an probatutako EGUZKIKETA hondartza liburutegiak izan duen harrera bikaina ikusita, 53.100 euro ezarri dira aurten ere zerbitzu horri jarraipena emateko.
Liburutegiak eta Kultur-Etxeak: Ipuinaren ordua
38.867,50€
Erakundeak ezarritako helburu estrategikoetako bat publiko berrien formazioa izanik, 38.867,50 euro erabiliko dira 'Ipuinaren Ordua' indartzeko: bai ume koskorrentzat baita 3-8 urte arteko umeentzat ere.
Kultur Ekintza: Bideo tailerra
17.632€
Larrotxeneko bideo tailerra Donostia Kulturaren zerbitzurik estimatuenetako eta txalotuenetako bat izan da urteetan. Zerbitzu honen inguruko gogoeta bidean dugularik, 17.632 euro gehiagorekin indartzea erabaki da.
Festak: Emakumeen estropada
15.000€
Emakumeen estropadetako sariak gizonezkoenekin berdintzeko ahaleginetan urrats nabarmenak eman dira azken urteotan. Orain, 15.000 euro gehiago jarrita, gizonezkoen eta emakumezkoen sariak berdinak izango dira.
Musika koprodukzioak eta bertako artisten sorkuntzak
30.000€
2018rako musika koprodukzioetarako hiru ildo nagusiak ondorengoak dira: 1. Erakunde publikoekin elkarlana (Musikene, ETB, etab.). 2. Kultur industriarekin lankidetza (diskogintza eta beste eragile batzuk). 3. Artista eta sortzaileekin. Ekitaldi eta sorkuntza hauek bideragarri egitea da lan lerro honen helburu nagusia; baita bertako panorama artistikoa aberastea ere, hemengo eta kanpoko artisten arteko lankidetza bultzatuz eta DKren lidergoa areagotuz.