Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Inbertsio nagusiak 2018 C
Inbertsio nagusiak 2018 (3/3)
Diru-laguntzak emakume-elkarteei
82.000€
Proiektuak eta ekintzak egin ditzaten, Donostiako emakumeen elkarteei zuzendutako aurreikusitako diru-laguntzak %36,6ko igoera izango du.
Sentsibilizazio eta ahalduntze kanpainak
91.400€
%50eko igoera egin da aurrekontuan, ahalduntze eta sentsibilizazio ekintzetarako kanpainak indartzeko.
Hiriko puntu kritikoen ezabapena
80.000€
Aurrekontuaren %160eko igoera hiriko puntu kritikoak ezabatze lanetarako.
Lankidetza proiektuak
285.183€
100.000 euroko igoera lankidetza proiektuetarako diru-laguntzetan.
‘Ongi etorri eskolara' proiektua
71.000€
'Ongi etorri eskolara' kultura artekotasuna osotasunean lantzen duen proiektu bat da: gelan, eskolan, familiekin eta auzoan edo herrian. Proiekturako diru-laguntzak %80an handitu dira.
Turismo-fluxuen banaketa sustatzeko ekintzak
150.000 €
Eremu batzuetan bisitariak pilatzea ekiditeko eta turismo-fluxua hiri osoan banatzeko helburuarekin 2018ra begira antolatutako ekintza batzuk nabarmendu behar dira: bisita gidatu berriak Donostiako auzoetara, lurralde baitako gertuko tokietara (Gipuzkoako kostaldea eta barnealdea, Iparraldeko kostaldea eta abar) antolatutako txango ugarien eskaintza, hiriko auzoetan egin daitezkeen ibilbideak jasotzen dituzten mapa interaktiboak, auzoak eta lurraldea sustatzeko ikus-entzunezko materiala eta abar.
Turismo jasangarria: hiritarrak eta turistak
200.000 €
Turismo jasangarria aldeko sentsibilizazio-ekintzak. Garapen orekatuaren, iraunkorraren eta kalitatezkoaren alde. Ezaugarri horiek marka berria Europa mailan hiriko turismogune gisa finkatzeko eta hiriaren balioak sendotzeko baliagarriak izango dira, eta aldi berean, hiritarren bizi kalitatea bermatu behar dute.
Tokiko merkataritzari babesa: erosketen turismoa
50.000 €
"Made in Donostia" marka eta saltoki esanguratsuenak erakusten dituen argitalpena da: tokiko markak, etxeak eta diseinatzaileak, estiloa eta "Donostia" zigilu nahastezina biltzen dituzten multimarka saltokiak edo haien historia eta tradizioa direla eta erreferenteak diren saltokiak.
Helmuga adimentsua
30.000 €
Hiriaren errealiate turistikoa ezagutzeko ahalbidetzen duen aginte-mahaia adierazgarri nagusiekin.