Breadcrumb

Grado de compromiso para con la ciudadanía

Herritarrekiko konpromiso-maila

 

221    Udalaren Plan Estrategikoa (edo Mapa Estrategikoa) onartuta dago eta argitaratzen da.

 

222    Badago, eta argitaratzen da, Herritarren Partaidetzaren Araudia.

 

223    Herritarrek parte hartzeko udal-kontseiluak badaude, eta horiei buruzko informazioa ematen da.

 

224   Barrutietako Udal Batzordeen nahiz Auzo Batzarren osaeraren eta funtzionamenduaren berri ematen da.

 

225    Herritarrek gai estrategikoetan parte hartzeko bideak badaude (hiriko foroak, hirigintzako kontseilu sozialak, plan estrategikoetarako edo hiri-planetarako herritarren mahaiak...).

 

226    Udal aurrekontuak egiteko orduan, herritarren iradokizunak eta  parte-hartzea ahalbidetzen dira.

 

227    Udal Zerbitzuen Gutun bat edo batzuk dago/daude eta horren/haien berri ematen da, eta gutun horretan edo horietan ezarritako konpromisoen betetze maila aditzera ematen da.

 

228    Herritarren arretarako bulego bat dago.

 

229    Herritarren arretarako bulego on line bat dago.

 

2210    Lankidetza arautzeko mekanismoak daude (e-rulemaking).

 

2211    Gobernu irekiko, teknologia berrietako eta herritarren partaidetzako zinegotzigo bat dago.

Juan Ramón Viles Mitxelena Gobernantzako zinegotziak, besteak beste, gobernu irekia, teknologia berriak eta herritarren parte-hartzea jorratzen ditu.

 

2212    Alkatearen postontzia badago.

Alkatearekin harremanetan jartzeko alkatea@donostia.eus helbidera idatzi dezakezu. Halaber, sare sozialetan kontuak ditu.

 

2213    Kexa eta erreklamazioen postontzia badago.

 

2214    Komunikatzeko eta udal gorabeheren berri emateko tresna bat dago (kalteak, konponketak, etab.).

 

2215  Tresna horren bidez argitaratzen dira gorabeheren ebazpenari dagozkion txostenak.

 

2216    Herritarrei informazio publikoa eskatzeko aukera ematen dien tresna edo formulario on lineren bat dago.

 

2217    Eskaera horiei buruzko txosten estatistiko bat argitaratzen da aldian behin (gutxienez, urtean behin), ebatzitakoen, baietsien, ezetsien eta onartu gabeen kopuru osoa eta ehunekoa zehaztuz, gutxienez.

 

2218    Bada tresna edo formulario bat herritarrei udaleko gobernu-organoei proposamenak edo eskaerak egiteko aukera ematen diena.

 

2219    Proposamen horiek argitaratzen dira, jendeak eztabaidatu  ditzan.

 

2220    Badago, eta argi eta garbi identifikatuta dago, organo edo sail ad hoc bat informazioa eskuratzeko eskaerak izapidetu eta haien jarraipena egiteko eskumena duena.

Lehendakaritza Zuzendaritzan kokatuta dagoen Informazioko Udal Unitatea tramitazioaren arduraduna da.

 

2221    Gardentasun-Unitate bat dago, eta haren funtzioak, arduraduna eta harekin harremanetan jartzeko datuak aditzera ematen dira.

 

2222    Tresna edo bisore baten bidez, kontuak emateari buruzko informazioa argitaratzen da, herritarrek jakin dezaten hauteskundeetako konpromisoak eta/edo gobernuaren aginduak legegintzaldian zenbateraino betetzen ari diren.