Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Etxebizitzak eraikitzea hirian

Kontu ematea

Etxebizitzen eraikuntza

Etxebizitzen eraikuntza

  • Hiri osoa
  • Etxebizita eta hirigintza

Hirigintza garapena eta urbanizazio prozesuak abian jartzea Añorgako Geltokia, Illarra, Igara, Infierno, Aldakoenea, Loiolako Lorategi Hiria eta Antzita bezalako eremuetan.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 31.932.481,43 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%57

​​​​​​​Aurrerapen mailaren iturria: aurreikusitako eremuetatik onartutako urbanizazio proiektuen %

Aldakoenea (Egia): 170 etxebizitza berri garatzea aurreikusten da eremu honetan; horietatik 35 babes sozialekoak dira, 35 etxebizitza tasatuak eta 100 libreak.

Antzita (Martutene) - Villa Belén (Aiete): eremu honetan 840 etxebizitza berri inguru garatzea aurreikusten da; horietatik 175 babes sozialekoak dira, 175 tasatuak eta 490 libreak. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak Antzitan 72.000 m² (t) bizitegi jasotzen ditu eta Villa Belenen 4.150 m² (t).

Añorgako Geltokia: 250 etxebizitza inguru garatzea planteatzen duen eremuko Plan Berezia izapidetzen ari da; horietatik 45 babes sozialekoak dira, 45 tasatuak eta 160 libreak.

Igara -Diario Vasco (Ibaeta): proposatutako eraikigarritasunak 250 etxebizitza inguru garatzea ahalbidetzen du, horietatik 50 babes sozialekoak, 50 tasatuak eta 150 libreak.

Ilarra (Ibaeta) + Villa Ereski (Munto): onartutako plangintzak 445 etxebizitza inguru garatzea aurreikusten du; horietatik 95 babes sozialekoak dira, 43 tasatuak eta 307 libreak. Urbanizazio proiektua behin betiko onartu da. IB.12 ILARRA. Aurrekontua: 2.008.430,29 €.

Infierno (Ibatea): eremu honetan 540 etxebizitza berri garatzea aurreikusten da; horietatik 135 babes sozialekoak dira, 135 tasatuak eta 270 libreak. "IB.22 INFERNUA" hiri-eremuko urbanizazio proiektua behin betiko onartu da. Aurrekontua: 13.081.674,41 €.

Loiolako Lorategi Hiria: eremuan 260 etxebizitza berri garatzea aurreikusten da; horietatik 60 babes sozialekoak dira, 35 tasatuak eta 165 libreak. Urbanizazio proiektuari hasierako onespena eman zaio. Aurrekontua: 16.842.376,73 €.

Mugarriak

  • 2022

    Loiolako Lorategi Hirian birpartzelazio Plana eta Urbanizazio Plana onartzea.

    Antzitan Plan Orokorraren aldaketa puntuala onartzea.

    Infernuan eta Ilarran Hirigintzako Jarduketa Programa onartzea

  • 2023
    Loiolako Lorategi Hirian obren lizitazioa.
    Aldakoenean Plan Orokorraren aldaketa puntuala onartzea.
    Infernuan eta Ilarran Birpartzelazio Plana eta Urbanizazio Plana onartzea.