Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kontu ematea

Anoetako kirol hiria

Anoetako kirol hiria

  • Amara Berri
  • Hiri osasungarria

Anoeta aldeko kirol instalazioak birmoldatzeko bigarren fasea. Anoetako estadioaren birmoldaketa amaitu eta han zeuden atletismoko pistak kendu ondoren, Anoetako miniestadioaren birmoldaketa proiektatu zen, hirian eta Gipuzkoa osoan atletismoa eta errugbia praktikatzeko instalazio erreferente gisa.

Horretarako, proiektuak edukiera handitzea aurreikusten du, nazioarteko lehiaketak antolatu ahal izateko, eta barneko eta kanpoko ekipamenduak hobetzea.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 4.560.000,00 €
Benetan gastatutakoa 90.495,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%20

Aurrerapen mailaren iturria:  bete diren mugarrien %

2016an sinatu zen miniestadioa birmoldatzeko proiektua idazteko kontratua. Proiektuan hainbat gorabehera eta aldaketa izan ondoren, azkenean, 2021eko otsailean, Sestra enpresa erredaktoreak gauzatze proiektua entregatu zuen. Proiektu horren arabera, egin beharreko obrak ia 7,5 milioi eurokoak ziren.

Proiektu horri ekiteko finantzaketarik ez dagoenez, proposamen xumeago bat landu da, Izaskun Larzabalek idatzitako aurreproiektu batean gauzatu dena, 4,5 milioi euroko zenbatekoarekin.

Gaur egun, birmoldaketa proiektu berria idazten ari dira. Aurreikuspenen arabera, proiektua 2023an onartu ahal izango da, eta obrak  lizitatu ahal izango dira, obrak 2024an hasi ahal izateko  (kontuan izan behar da lanak atletismoko udako denboralditik kanpo egin behar direla).

Mugarriak

  • 2021

    Birmoldaketarako lehen oinarrizko proiektua idaztea

  • 2022

    Erreformatutako oinarrizko aurreproiektu berria

    Egikaritze-proiektu berria idazteko lizitazioa

  • 2023
    Birmoldaketa obren lizitazioa
  • 2024
    Birmoldaketa lanak burutu