Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kontu ematea

Bidebietako bizikleta sarea

Bidebietako bizikleta sarea

  • Miracruz-Bidebieta
  • Hiri jasangarria

Pasai San Pedro hiribidea eta Bidebieta auzoaren arteko bidegorria eraikitzea 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen deialdian aukeratutako proiektuetako bat da.

Ibilbidea, 455metroko luzerarekin, Azkuene kaletik gertu hasten da Pasai San Pedro etorbidetik jarraitzeko (galtzadatik eta espaloitik zatika, Colombine kalera iritsi arte). Bertan, Bidebietako Joan XXI etorbidearekin bat egiten duen gune batetik igarotzen da.

Bidegorria, lehen 300 metroetan, txirrindularientzat bakarrik da eta 2.50 metroko zabalera du. 300 eta 400 KPen artean, sekzioa oinezkoen eta txirrindularien artekoa da, eta, azken 50 metroetan, garajeetara sartzen diren motordun ibilgailuekin partekatzen du bidea.

Luzetarako profilari dagokionez, lehen 160 metroak ia horizontalak dira baina Pasai San Pedro etorbidea zeharkatu ondoren, trazadura igotzen hasten da, betiere % 6tik beherako aldapa batekin. Azken 50 metroetan malda handiagoa da.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 513.342,00 €
Benetan gastatutakoa 23.781,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%33

Aurrerapen mailaren iturria:  bete diren mugarrien %

Eraikuntzako prezioen igoeraren ondorioz, beharrezkoa izan da hasiera batean 2021ean idatzitako proiektua berrikustea eta eguneratzea.

Gaur egun, proiektua obren lizitazio-fasean dago, 2023ko lehen seihilekoan lanak hasteko.

Mugarriak

  • 2022

    Proiektua berrikusi, eguneratu eta onartzea

  • 2023
    Obren lizitazioa aktibatuta
    Obra gauzatua