Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ardatz estrategikoak
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
- Gizarte kohesioa
- Etxebizita eta hirigintza
- Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak
- Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean
- Hiri jasangarria
- Hiri irisgarria, garbia eta zaindua
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
- Hiri osasungarria
- Gobernu ona
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Sarbide berria Marrutxipin
- Intxaurrondo
- Hiri jasangarria
Bide Azpiegituretako Departamentuaren eta Udalaren artean sinatutako «Hiriko sarbideak aztertu eta planifikatzeko eta GI-20 saihesbidearekin koordinatzeko hitzarmena»ren esparruan, komenigarritzat jo zen Garberako biribilgunean trafiko maila apaltzea eta auzoen arteko mugimenduak hobetzeko hiriaren eta GI-20 errepidearen arteko konexio berriak sortzea, lotura gehiago izateak bide sistemari malgutasuna ematea baitakar.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%6
Aurrerapen mailaren iturria: aurreikusitako aurrekontutik gastatutako %
Hitzartutakoarekin bat etorriz, Marrutxipin GI-20 errepiderako lotune berri bat eraikitzeko proiektua idatzi du Foru Aldundiak. Ekialdeko eta mendebaldeko sarrera- eta irteera-mugimendu guztiak hartzen dituen lotura oso bat da, Etzietako eta Castelaoko parkeei eragiten ez diena, eta Fernando Sasiain kalea eta Mons pasealekuarekin lotura zuzena sortzen duena.
Horrela, helburu hauek betetzen dira: lurraldeko bide sarea hobetzea, hiria GI-20rekin lotuz, eta Intxaurrondo, Egia eta Gros auzoetarako sarbide zuzena sortzea, hiriko bide sarea eta mugikortasuna hobetzeko.
Mugarriak
-
2021
Hitzarmenaren sinadura
Obren lizitazioa
-
2022
Obren hasiera
-
2024
Obren amaiera