Breadcrumb

06 Hiri jasangarria

Hiri jasangarria

Hiriek eginkizun garrantzitsua izango dute klima aldaketaren aurkako borrokan, eta Donostiak betetzen ditu prozesu horren abangoardian egoteko baldintzak. Pauso irmoak eman nahi ditugu ekonomia eta ingurumen aldetik sostengagarria izango den hiri baterantz, eta bereziki azpimarratu nahi dugu munduko klimaren aldaketek gure hirian izango dituzten ondorioen aurkako borroka.

Hiria, bizikidetza gune nagusia den aldetik, prestatu egin behar da horretarako, eta jarduera kaltegarria murrizteko konpromisoak bete behar ditu. Horretarako, botere publikoek neurri irmoak hartu behar dituzte, eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatzen lagundu, ohitura aldaketak benetazkoak izateko.

Adierazleak PDFan deskargatu          DBUSen Zerbitzu Karta

Eduki publikatzailea

Añorgako bulebarizazioa

Kontu ematea

Añorgako bulebarizazioa

Añorgako bulebarizazioa

  • Añorga
  • Hiri jasangarria

Proiektu honen helburua Añorgako zeharbidea berrurbanizatzea da, tarteko biribilgunearen eta Errekaldeko biribilgunearen artean. Hirian sartzeko bide ardatz hori bulebar bihurtu nahi da, eta hiri diseinuaren ezaugarriak eta I. fasean daudenen antzeko kalitateak izango ditu.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 478.821,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Hasi gabe

Proiektua prest dago lizitatzeko. Asmo handiko proiektu bat da eta  diru kontuak direla eta, bi aurrekontu ekitalditan gauzatzea aurreikusi da.
Lehenengoak oinezkoen eta txirrindularien ibilbideen eraldaketa aztertuko du. Bigarrenak erabat amaituko du proiektua eta galtzadan jardungo du.
Une honetan, aurrekontu urtearen araberako banaketari dagokion dokumentazio teknikoa prestatzen ari gara.

 

Mugarriak