Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ardatz estrategikoak
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
- Gizarte kohesioa
- Etxebizita eta hirigintza
- Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak
- Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean
- Hiri jasangarria
- Hiri irisgarria, garbia eta zaindua
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
- Hiri osasungarria
- Gobernu ona
Banner Rendicion cuentas
06 Hiri jasangarria
Hiri jasangarria
Hiriek eginkizun garrantzitsua izango dute klima aldaketaren aurkako borrokan, eta Donostiak betetzen ditu prozesu horren abangoardian egoteko baldintzak. Pauso irmoak eman nahi ditugu ekonomia eta ingurumen aldetik sostengagarria izango den hiri baterantz, eta bereziki azpimarratu nahi dugu munduko klimaren aldaketek gure hirian izango dituzten ondorioen aurkako borroka.
Hiria, bizikidetza gune nagusia den aldetik, prestatu egin behar da horretarako, eta jarduera kaltegarria murrizteko konpromisoak bete behar ditu. Horretarako, botere publikoek neurri irmoak hartu behar dituzte, eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatzen lagundu, ohitura aldaketak benetazkoak izateko.
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Trafiko egokitzapenak
- Erdialdea
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
Hiriko kaleak eta bide-sarea abiadura-muga berrietara egokitzea, 2020ko azaroaren 10eko 970/2020 Errege Dekretuan oinarrituta eta San Martin eta Zubieta kaleen zirkulazio-zentzuen aldaketa, Donostiako Hiri Mugikortasun Jasangarri Plan (HMJP) berriaren lehen mugarri gisa.
Ekimen honen helburua oinezkoen, txirrindularien eta garraio publikoa erabiltzen duten herritarren mugikortasuna hobetzea da eta mugikortasun eskema aldatzea datozen urteetan.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Amaituta
Proiektuaren obra nagusiak honako hauek izan dira: Kontxa pasealekua, Zubieta eta San Martin kaleen arteko lotura aldatzea, elkargune bat sortuz, eta seinaleztapena egokitzea, bertikala zein horizontala, semaforoak jartzea eta ordenatzea, Zubieta, San Martin, Arrasate eta Marina kaleetako zirkulazioaren noranzkoak aldatu ahal izateko.
Era berean, Kontxa pasealekuko bidegorria luzatu da, San Martin kalean bidegorri bat sortuz, Easo kalean dagoen bidegorriarekin lotzen den arte. Espaloi batzuetan aldaketak egin dira, zabalera eta/edo irisgarritasun handiagoa emateko.
Azkenik, garraio publikoko hainbat geltoki aldatu dira: Zubieta plaza eta Urbieta kalean, batez ere.
Lehen fasea amaitu da.
Etorkizunean, HMJParen garapena fase berriekin osatuko da. Fase horietan Bertakoen Lehentasuneko Eremuak (BLE) definitu eta martxan jarriko dira, bizikleta sarea zabalduko da eta garraio publikoaren trafikorako lehentasunak ezarriko dira.
Informazio gehiago:
https://www.donostia.eus/ataria/web/mugikortasuna/datorren-donostiaMugarriak
-
2021
Abiadura-muga berrietara egokitzeko seinalizazioa aldatu
San Martin eta Zubieta kaleen zentzu-aldaketako proiektua idatzi
San Martin eta Zubieta kaleetako obra lizitatu eta lanean hasi
-
2022
San Martin eta Zubieta kaleetako obra amaitu