Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Loiolako kuartelak
- Loiola
- Etxebizita eta hirigintza
Espainiar Gobernuarekin negoziatzen jarraitzea Loiolako kuartelek okupatutako lurren kalifikazioa aldatzeko eta 1600dik gora etxebizitza izango dituen auzo berritzaile bat eraikitzeko.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%95
Aurrerapen mailaren iturria: proiektuaren fasea
Udalak hitzarmena itxi du Defentsa Ministerioarekin, Loiolako kuarteletako lurrak desafektatu eta erosteko, sinadura falta da soilik.
Lurrak 17,5 hektarea hartzen ditu eta salerosketaren zenbatekoa 73.000.000 eurokoa da.
Akordioaren sinadura ofiziala eta eskriturak 2023ko lehen seihilekoan eginen dira. Akordioan jasotzen denez, Armadak 4 urte izango ditu eskualdeko instalazio militarrak lekuz aldatzeko, eta urtebete gehiago luza daiteke. Denbora horretan, Udalak, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren bidez, eremuaren azken garapenean lan eginen du.
Eremu honetan 1.500-1.700 etxebizitza berri eraikitzea eta ekipamendu publikoez hornitzea da hasierako aurreikuspena.
Mugarriak
-
2022
Loiolako kuarteletako lurra erosteko Defentsa Ministerioarekin sinatutako akordioa ixtea.