Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Talent House II
- Erdialdea
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
Talentua hirira erakartzeko hainbat estrategia sustatzen ari da Udala. Horrela, Talent House proiektuak, 2011n inauguratua, arrakasta handiz bete du Donostian teknologia-, ikerketa- eta akademia-zentroetan lan egin duten ikertzaile askoren iritsiera eta aldi baterako ostatua.
Nazioarteko talentua erakartzeko estrategiari lotutako eskaera horri erantzuteko eta hiriaren estrategia hori beste kolektibo batzuetara zabaltzeko (nazioarteko ekintzaileak, tokiko enpresa ekosisteman interesa duten kualifikazio- eta esperientzia-maila handiko profesionalak, junior ikertzaileak edo diziplina anitzeko profilak, gure hiriaren aukeren eta proiekzioaren preskriptore eta dibulgatzaile gisa jardun dezaketenak), aldi baterako ostatu zerbitzua zabaltzea planteatzen da Talent II izeneko apartamentuetara.
Testuinguru horretan, Donostian espazio bat sortzea sustatzen du Udalak, hiriko proiektu berritzaileetan parte hartzen duten zientzia- eta enpresa-arloko profesionalentzat eta proiektu berritzaile berriak garatuko dituzten ekintzaileentzat.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%55
Aurrerapen mailaren iturria: obraren aurrerapenaren %
Eraikinari dagokion lehen ordainketa ez da egiten 2023an entregatu arte; beraz, aurrekontua gauzatzeko ehunekoa ez dator bat proiektuaren jardueraren egikaritze ehunekoarekin.
Mugarriak
-
2020
Eraiki edo egokitu/birgaitu beharreko higiezin bat errenta erregimenean kontratatzeko klausula ekonomiko-administratiboen plegua abiaraztea, zientzia- eta enpresa-arloko profesionalen aldi baterako bizitokirako.
Donostian eraiki edo egokitu/birgaitu beharreko higiezin baten alokairu kontratua sinatzen da, zientzia- eta enpresa-arloko profesionalen aldi baterako ostaturako.
-
2021
Proiektua aldatzea eta kontratua aldatzea
Obraren hasiera
-
2023
Obra azaroan entregatzea eta Talent House II espazioa martxan jartzea