14.500 m² ditu Ulia pasealekuaren hasieran Uliako haztegiak bezala ezagutzen dugun eremuak . Parke barruko haztegiak Donostiako lorategi publikoetarako landare hornitzaile izan ziren XX. mende osoan, 2008an Udalak udal haztegi horiek Lauazietara eraman zituen arte.
2010. urteko Plan Orokorrean prezio libreko etxebizitzen garapena aurreikusten da gune horretan.
Aurreko legegintzaldian gazteentzako zuzkidurak sartzea planteatu zen.
2019-2023 gobernualdian bizilagunen eskaerari erantzunez, gune honen erabilerak berraztertzea eta lantzea erabaki zen.