Eduki publikatzailea

Uliako haztegiak

Kontu ematea

Uliako haztegiak

Uliako haztegiak

  • Ategorrieta-Ulia
  • Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa

14.500 m² ditu Ulia pasealekuaren hasieran Uliako haztegiak bezala ezagutzen dugun eremuak . Parke barruko haztegiak Donostiako lorategi publikoetarako landare hornitzaile izan ziren XX. mende osoan, 2008an Udalak udal haztegi horiek Lauazietara eraman zituen arte.

2010. urteko Plan Orokorrean prezio libreko etxebizitzen garapena aurreikusten da gune horretan.

Aurreko legegintzaldian gazteentzako zuzkidurak sartzea planteatu zen.

2019-2023 gobernualdian bizilagunen eskaerari erantzunez, gune honen erabilerak berraztertzea eta lantzea erabaki zen.

Gastua

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%5

Aurrerapen mailaren iturria: Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) une honetako garapena

HAPOn jasoko dira lur zoru honen antolamendurako zehaztapenak.

Ondoren, ekingo zaio gunearen erabilera berraztertzea eta lantzeari, bitartean ezin da aurrera egin.

Mugarriak

  • 2019

    Uztailean, Sorobordako eta Buskandoko ur-biltegiak babes ertaineko kultura ondasun izendatu zituen Eusko Jaurlaritzak, monumentu multzoaren kategoriarekin.

    Aranzadi Zientzia Fundazioari bere egoitza sortzeko espazioa eskaini zitzaion. Elkarte honek 8,5 miloi euroko proiektua aurkeztu zuen, gordailuak babesteko soilik. Egoitza lursail horretara ez eramatea erabaki zen, finantzaketarik ez zegoelako.

  • 2020

    Urrian, Udalak bilera egin zuen Uliako Baratzak elkartearekin, parke publikoaren baldintzak eta erabilera zehazteko, bai eta erantzukizunak eta alderdien arteko harremanak zehazteko ere.

  • 2022

    Azaroan eremu hori Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualean txertatu zen, haren garapena aztertzeko, beti ere gordailuak babestuz eta bertako eraikinetan, egun daukaten egoeragatik, dagoen esku hartzeko beharra kontuan hartuz.