Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Errautsen lorategia
- Egia
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
Errautsak botatzeko eta gordetzeko espazioa sortzea, orain arte, "Hobi arruntak" izeneko eremuan, Polloe hilerriaren erdian kokatua eta gutxi gorabehera 6000 m2-ko azalera duena.
Lorategi berriak errautsak libreki sakabanatzeko lekua izango du eta, era berean, errautsak uzteko hilobiak izango ditu bai banaka, banakako hautsontzietan, bai taldeka, "familia hautsontziak" deitu litezkeenak.
Kokapen berriak ere paisaia espazioak izan behar ditu, hilerriaren ingurunearekin irisgarriak eta jasangarriak. Beharrezkoa izango da "Hobi arruntak" izeneko eremuan harlauzek hartzen duten egungo lurzorua egokitzea.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%20
Aurrerapen mailaren iturria: bete diren mugarrien %
Pandemia baino lehenagotik lantzen ari den proiektua da.
2020ko otsailean, lehen bilerak egin ziren eta buruzagi politikoek, kanpoko aholkulariek eta udaleko teknikariek hartu zuten parte. Pandemia dela eta, proiektua gelditu egin zen eta aurten 2022 urtean berriro ekin zaio.
Exekuzio proiektuaren idazketari dagokion lehenengo esleipen batez eta egin beharreko lanez osatutako bigarren bat izango da.
Gaur egun, exekuzio proiektuaren zehaztapenak zirriborro fasean daude.
Mugarriak
-
2021
Exekuzio Proiektua esleitzeko pleguak egitea
-
2023
Exekuzio proiekturako pleguakObra gauzatzeko pleguak idazteaObraren exekuzioa esleitzea
-
2024
Obraren behin betiko exekuzioa