Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa Itsasos DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka

Vulnerabilidad y pobreza energética

Kalteberatasuna eta pobrezia energetikoa


Zer da pobrezia energetikoa?

Etxeko oinarrizko beharrizanei erantzuteko behar den energia ezin ordaintzea da pobrezia energetikoa, edo etxeko diru sarreren parte handiegi bat erabili behar izatea faktura energetikoa ordaintzeko.

Egoera horrek hainbat modutara eragiten du pertsonen ongizatean, eta are latzago pertsona horiek kaltebera badira, hala nola adineko pertsonak, gaixoak, adingabeak eta baliabide gutxiko pertsonak.


Zenbait datu

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokiaren datuen arabera, 2014an, Gipuzkoako 35.072 etxek jo zuten gehiegizkotzat beren enegia beharrizanei erantzuteko ordaindu behar zuten zenbatekoa, zer diru sarrera zituzten kontuan hartuta, eta 28.037k ezin izan zuten etxea tenperatura egokian izan edo atzeratuta ibili ziren ordainagiriak ordaintzeko.


Gizarte bonua eskuratzeko baldintza berriak

Pobrezia energetikoa gutxitzeko neurriek ikuspegi integral bat izan behar dute, eta aintzat hartu behar dituzte etxebizitzen kalitatea hobetzeko politikak, gizarte laguntza emateko politikak eta politika babesle edo zuzentzaileak (halakoak dira, esate baterako, gizarte tarifak).

Gizarte bonuaren bidez, deskontu bat egiten da argindarraren fakturan. Deskontu hori Gobernuak ezartzen du, eta ekonomikoki eta sozialki kalteberen diren kontsumitzaileak babestea da horren xedea.

Kontsumitzaile kalteberak zein diren, gizarte bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes neurri batzuk arautzen dituen 2017ko urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuaren bidez, gizarte bonua eskuratzeko baldintzak berrikusi dira. Onuradunen hiru profil sortu dira:

  • Kontsumitzaile kaltebera: %25eko deskontua izan dezake kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioan (KTBP), aurreko araudiarekin bezalaxe.
  • Kontsumitzaile kaltebera larria: %40ko deskontua izan dezake KTBPean.
  • Baztertuta geratzeko arriskuan dagoen pertsona kaltebera larria: indartu egiten ditu halako pertsonak babesteko mekanismoak, eta haien fakturaren %50, gutxienez, Gizarte Zerbitzuek ordaintzen dute, ez ordaintzeagatik konpainiak argindarra kendu ez diezaien.


Informazio gehiago gizarte bonua eskuratzeko baldintzei eta prozedurari buruz