Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa Itsasos DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka

Birziklatze

Birziklatzea

Hondakinen udal ordenantzak hondakin bakoitza dagokion edukiontzian uztera behartzen gaitu. Hondakinen %90 birziklagarria da, betiere, ez badira beste gai batzuekin nahasten, eta edukiontzi egokian uzten badira. Birziklatzeko gakoa mota desberdinetako hondakinak ez nahastea da.

Donostian honako hondakin hauek gaika biltzeko edukiontziak daude:

Gainera, honako hondakin hauek bereizita utzi behar dira:

Birziklatze-edukiontziak

Beirazko ontziak: edukiontzi berdea

Honako hondakin hauek utzi behar dira edukiontzi berdean:

  • Zuku, freskagarri, muztio, sagardo, ardo, likore... botilak.
  • Kontserba, marmelada, lurrin eta kosmetika ontziak eta botilak.

Honela utzi behar dira:

  • Ontziak hutsik eta urez garbituta egon behar dute.
  • Ez da ontzi bat beste baten barruan sartu behar.
  • Tapoiak eta tapak edukiontzi horian utzi behar dira.
  • Ontziak eramateko erabilitako poltsa edukiontzi horian utzi behar da.

Honako hauek ez dira edukiontzi berdean utzi behar:

  • Ispiluak.
  • Ateetako, leihoetako, autoetako... kristalak eta beirak.
  • Bonbillak eta fluoreszenteak.
  • Kristalezko objektuak: edalontziak, kopak, pitxerrak, irudiak…
  • Portzelanazko objektuak: baxera, irudiak…


Ordutegia:

Beira 08:00etatik 22:00etara utzi behar da.

 

Ontzi hondakinak: edukiontzi horia

Honako hondakin hauek utzi behar dira edukiontzi horian:

  • Edari (ura, esnea, olioa…), garbigarri, jogurt, fruta… ontziak, baita poliespanezko ontziak eta plastikozko poltsak ere.
  • Metalezko ontziak: kontserba latak, freskagarri potoak, aerosol hutsak, aluminio papera, etab.
  • Esne, zuku, saltsa… ontziak, brik motakoak.

Honela utzi behar dira:

  • Ontziak hutsik, urez garbituta eta tolestuta egon behar dute.
  • Ez da ontzi bat beste baten barruan sartu behar.
  • Ontziak haiek eramateko erabilitako poltsatik bereizita utzi behar dira.

Honako hauek ez dira edukiontzi horian utzi behar:

  • Ontzia ez den edozein objektu, aurreko materialez eginda badago ere.

 

Papera eta kartoia: edukiontzi urdina

Honako hondakin hauek utzi behar dira edukiontzi urdinean:

  • Egunkariak, aldizkariak, iragarki liburuxkak…
  • Kartoizko eta paperezko kaxak eta ontziak.
  • Arrautzak saldu eta gordetzeko kartoiak.

Honela utzi behar dira:

  • Kartoiak tolestuta egon behar du.
  • Papera edo kartoia ez diren elementuak kendu egin behar dira (grapak, plastikozko azalak eta hoditxoak, etab.).
  • Papera eta kartoia plastikozko poltsa batean eraman baditugu, poltsa kendu behar zaie edukiontzian sartu baino lehen.

Honako hauek ez dira edukiontzi urdinean utzi behar:

  • Papera edo kartoia ez den beste edozein material.
  • Paper zikinak, argizaridunak, metalizatuak edo plastifikatuak.

 

Olioa: edukiontzi laranja

Sukaldean erabilitako oliotik biodiesela ateratzen da, diesela baino garbiagoa den eta gutxiago kutsatzen duen erregaia hain zuzen ere. Aldiz, hustubidetik edo zaborretara botatzen den olioak arazo ugari eragiten ditu.

Sukaldean erabilitako olioa biltzeko 110 edukiontzi laranja daude hirian, eta horietatik 28 egokituak dira. Edukiontzien kokapenak hemen ikus ditzakezu.

Garbigunera edo San Markoren hondakinak biltzeko kamioira ere eraman daiteke olioa.


Honako hondakin hauek utzi behar dira edukiontzi laranjan:

  • Sukaldean erabilitako landare olioa.

Honela utzi behar da:

  • Behin hotza dagoenean, kristalezko edo plastikozko ontzi batean sartu behar da olioa. Ontzia beteta dagoenean, edukiontzi laranjan utzi behar dugu.

Honako hauek ez dira edukiontzi laranjan utzi behar:

  • Begetala ez den olioa.

 

Pilak

Pilak sortze puntuetan (supermerkatuetan, etxetresnen dendetan, bitxi dendetan, erloju dendetan, argazki dendetan) jarritako edukiontzietan utz daitezke, edo kalean jarritako edukiontzi hori espezifikoetan, bereizita (pila handiak eta botoi pilak), edo Garbiguneetan.

 

Ehunak

Donostian erabilitako arropa-edukiontziak daude hiri osoan zehar banatuta. Donostian arropa birziklatzeko dauden puntuak biltzen dituen mapa honetan, zure etxebizitzatik edo lantokitik gertuen dagoen gunea aurki dezakezu. Ziur baten bat egongo dela zure ondoan eta jada erabiltzen ez duzun arropa hori birziklatzeko aukera izango duzu.

 

Etxeko hondakin arriskutsuak

Etxean sortutako hondakin arriskutsuak Garbigune puntuan utz daitezke, bai eta San Marko Mankomunitatearen hondakinak biltzeko kamioian ere; astelehenetik larunbatera, hiriko auzo guztietatik pasatzen da. Bilketarako ordutegiak eta helbideak.

Honako hondakin hauek utzi behar dira:

  • Sukaldeko olioak
  • Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, etab.
  • Lanparak eta fluoreszenteak
  • Etxetresna elektroniko txikiak
  • Sakelako telefonoak
  • Garbiketarako gai kimikoak
  • Termometroak
  • Material informatikoa: monitoreak, teklatuak
  • Pilak eta bateriak
  • Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak… eta haien ontzi hutsak
  • Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz aurkakoak, etab.
  • Kamerak eta argazkigintzako materialak
  • Erradiografiak
  • Herbizidak eta intsektizidak
  • Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak
  • Jostailu elektrikoak eta elektronikoak
  • CDak eta DVDak

 

Botikak

Hondakin horiek farmazietan eta anbulatorioetan utzi behar dira, horretarako jarritako edukiontzietan; bilketa zerbitzu berezi batek (SIGRE) jasotzen ditu.

 

Hondakin elektrikoak eta elektronikoak

Gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak arriskutsuak dira, eta modu hauetako batean kudeatu behar dira:

  • Saltokian utzi gailu berri bat erosteko unean.
  • San Marko Mankomunitatearen Garbigunera edo hondakinak biltzeko kamioira eraman.

 

Inausketetako hondarrak eta belarra

Inausketen hondakinak eta belarra kudeatzeko modu egokiena in situ konpostatzea da, konposta egiteko ontzi batean, edo, besterik gabe, jardinaren edo baratzearen bazter batean pilo bat eginez. Behar adina oxigeno eta hezetasun maila egokia duela bermatu behar da (horretarako, irauli egin behar da noizbehinka, eta sasoi euritsuetan plastikoz estali). Horrela, jardinean edo baratzean bertan ongarri gisa erabili ahal izango dugun konposta lortuko dugu.

Ez badugu haiekin konposta in situ egin nahi, Garbigunean utzi behar dira. Kantitate txikia bada, edukiontzi marroian ere utz ditzakegu zuzenean, poltsarik gabe.