Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Aterpetxea

Artikutza aterpetxea

Artikutza aterpetxearen argazkia udazkeneko mendi paisaia artean

Nola erreserbatu aterpetxea

Artikutzako aterpetxea 

 

Aterpetxea osorik alokatzen du 10-32 pertsonako talde bakar batek. Gutxieneko egonaldia 2 gauekoa da. Aterpetxera sartu nahi den hilabetea baino 4 hilabete lehenago egin daiteke erreserba eskaera, gehienez ere; hau da, adibidez, maiatzaren 18rako alokatu nahi badute, erreserba urtarrilaren 1eko 00:00etatik aurrera egin dezakete.

Erreserba eskaerak bi modu hauetan egin daitezke:

Ikusi data libreak.

Iristen diren erreserba eskaerak posta elektronikoz erantzungo dira.

Baldin eta data bererako eskaera bat baino gehiago egiten bada, lehenik jasotzen denak izango du lehentasuna.

Erreserba onartzen bada, berresteko, 100 €ko fidantza eskatzen da, fidantza eta seinale moduan. Diru kantitate hori ez da itzuliko erreserba eskatutako datarako 15 egun baino gutxiago falta direla ezeztatuz gero edo aterpetxean kalterik eraginez gero.

Egonaldia ordaintzeko epea sarrera data baino 15 egun lehenago amaituko da. Egonaldiaren aurreko astean, beti ere ordaindu bada, kontratua eta giltzak jasotzeko argibideak bidaltzen dira.

 

Aterpetxea erabiltzeko arauak

  • Ezin da erre aterpetxe barruan.
  • Nahitaez, azpiko maindirea eta buruko zorroa erabili behar dituzte. Aterpetxean bertan jasotzen dira. Lo zakua eramatea komeni da.
  • Konpainia animaliak, soilik, eraikinaren sotora sar daitezke. Debekatuta dago horrelako animalia aterpetxeko gainerako geletara sartzea.
  • Autoak aterpetxearen inguruan aparkatuko dituzte, atzean den Zurgin-enea etxerako igarobidea oztopatu gabe. Gogoan izan motordun ibilgailuak erabiltzea soilik zilegi dela herriaren eta aterpetxearen artean. Bizikletak, bestalde, pistetatik baino ezin dira ibili.
  • Aterpetxean ostatua hartu duten pertsonak autoz joan daitezke haraino. Era berean, Artikutzan sartzeko eta bertatik ateratzeko aukera izango dute bisita arruntetarako ezarritako ordutegitik (8:00-20:00) kanpo.
  • Egonaldian zehar, aterpetxean ostatua hartuta ez duten senideek edo lagunek eguna pasatzera joan behar badute, finkara sartzeko dagokion baimena eskatu beharko dute, ibilgailu motordunez joanez gero. Inolaz ezingo da aterpetxearen gehienezko edukiera gainditu, 32 lagunekoa dena. 

Argibideak osatzeko, jo ezazu Artikutzako araudi orokorrera.

 

Aterpetxea: Kokalekua eta sarbidea

Artikutzako aterpetxea: Kokapena eta mapa

Artikutzako aterpetxea izen bereko finkaren barruan kokatuta dago, Donostiatik 35 km-ra gutxi gorabehera, naturaz inguratutako leku isolatu batean.

Errepidez sarrera bakarra du: Oiartzundik (Gipuzkoa) irteten den Gi-3631 errepidea, hain zuzen ere. 15 km-ren ondoren, Bianditzeko mendatea igaro ostean, Artikutzako finkaren sarrerara iristen da (Eskas). Handik Artikutzako auzoraino 7 km-ko bidea dago errepidez.

Artikutzako auzora helduta, zubi txiki bat zeharkatu eta ezkerrera dagoen pistatik igo beharra dago, San Agustin baselizaren ondotik. Pistan gora, eta eskuinaldera Urzain-Enea etxea utzita, bidegurutze batera helduko gara eta, han, eskuinaldera biratu beharra dago aterpetxera iristeko (leiho marroiak dituen etxe zuria).

 

Aterpetxea: guneak eta hornidura

  • Behe solairua edo sotoa: Mahai teniserako mahaia (pilotak eta palak norberak eraman beharrekoak), arropa zabaltzeko tokia, sofa eta bi besaulki eta mahai-eserlekuak.
  • Solairu nagusia: Sukaldea, mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitutako komuna, logela 1 bi ohatzerekin (4 pertsona), jantokia, egongela, terraza, goiko eta beheko solairuetarako igarobidea. 2 irteera (jantokitik eta sukaldetik).
  • Terraza: parrilla bat.
  • Goiko solairua: 2 logela handi (14+14 plaza, ohatzetan) eta bainugelak (konketak, komunak eta dutxak).
  • Garajea: egurtegia, garbigailua eta berogailu galdara.
  • Wifia dago aterpetxe guztian.

 

  1. SUKALDEAArtikutzako aterpetxearen sukaldea

    Ondokoak ditu: izozkailudun 2 hozkailu, butanoz ibiltzen den lau sutako sutegi eta labe industrialak, plantxa, ontzi garbigailu elektrikoa, ur berodun harraska bat (termo elektrikoa), 2 mikrouhin labe, kafeontzi italiarra, sukalderako tresneria (zartaginak, kazolak…), baxera, edalontziak eta mahai tresnak, erretiluak…

    * Baxera garbitzeko xaboia erabiltzaileak ekarri beharko du.

  2. EGONGELA ETA JANGELAArtikutzako aterpetxearen egongela eta jangela

    Jangelak ondokoak ditu: 3 mahai handi eta 6 eserleku luze ditu (guztira, 30-25 lagunentzat), tximinia, estali gabeko terraza handi baterako irteera, sarrera nagusiko atea, goiko solairura igotzeko eta sotora jaisteko eskailerak.

    Egongelak 5 lagunentzako sofa bat du, liburutegi txiki bat eta mahai jokoak. Deiak jasotzeko telefono zenbakia: 948 39 70 16.

  3. LOGELAKArtikutzako aterpetxearen logela

    Lehen solairuko logelan 4 pertsonentzako tokia dago, 2 ohantzetan, eta apalekiko armairuak.

    Logela handi bakoitzak 7 ohatze ditu (14 leku gela bakoitzean) eta apalekiko armairuak.

    Azpiko maindireak eta buruko azalak daude erabilgarri bezeroarentzat.

  4. BAINUGELAKArtikutzako aterpetxearen komunak

    Bainugela batekin lotuta dago gela handi bakoitza. Bakoitzak ondokoak ditu: 3 komun ontzi, 3 dutxa, ispiluekiko 3 konketa eta urtegira begira dagoen balkoi bat.

    Behe solairuan, mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitutako bainuontzi bat da, eta dutxa, komun ontzia eta ispiludun konketa bat ditu.

  5. GARAJEAArtikutzako aterpetxearen garajea
    Garajean berogailuaren galdara eta hartan erretzeko egurra daude. Garbigailua erabil dezakete bezeroek. 

    *Xaboia erabiltzaileek eraman behar dute.

 

Prezioak

ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK PREZIOAK
Aste bukaera edo bi gaueko ostatua 159,09 € + (10% BEZ) = 175,00 € gaueko
3. eta 4. gauetako ostatua 134,55 € + (10% BEZ) = 148,00 € gaueko
Ostatua 5.gautik aurrera 67,27 € + (10% BEZ) = 74,00 € gaueko
AUKERAN
Eskuoihala 2,27 € + (10% BEZ) = 2,50 € pax.
Ibilaldi gidatuak 62,79 €/8-15 arteko taldea*
*BEZik gabe

 

Kontaktua

  • Telefonoa: 943 483390 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara).
  • Helbide elektronikoa: ingurumena@donostia.eus
  • Posta arrunta:
    Artikutzako administratzailea
    DONOSTIAKO UDALA - INGURUMENA
    Easo 43, 2.
    20006 DONOSTIA