Euskal Fondoa: definicion

Euskal Fondoa

 

Euskal Toki Erakundeen Lankidetzarako Elkartea edo Euskal Fondoa. EAEko udalek sustatzen duten garapenerako lankidetzaren erreferentzia nagusia da.
 
Euskal Fondoa lankidetza deszentralizatua koordinatzeko eta sostengatzeko tresna bat da, eta Hegoaldeko erakundeekin eta gizartearen eta komunitatearen aldeko elkarteekin harreman solidarioak sustatzeko lan egiten duten EAEko tokiko erakunde guztien esperientziak biltzen ditu.
 
Horrela, bere xedeak dira garapen bidean dauden herriekiko lankidetza lagundu, garapen ekonomiko eta sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatu, finantzatu edo kudeatzea,   Toki Erakundeen  parte-hartzea elkarlan deszentralizatuan bultzatzea eta beraien arteko koordinazioa indartzea, edota Toki Erakundeei Garapenerako Lankidetza eta nazioarteko harremanei buruzko aholkularitza ematea, besteak beste.
 
Lurralde eta ikuskera politiko askotarikoa da, eta EAEko biztanleriaren % 80 baino gehiago ordezkatzen duten 81 erakunde barne hartzen ditu gaur egun.
 
Donostia Euskal Toki Erakundeen Lankidetzarako Elkarte edo Euskal Fondoko kide da hasiera-hasieratik (1988). Gainera, Donostian dago erakundearen egoitza.
 

Notizia:

Informazio gehiago: Euskal Fondoa

 

Proiektuak

Eduki publikatzailea

EBetako herritar gazteak sentsibilizatzen eta 2015 osteko ...
Zenbatekoa: 10.000 €
'EBetako herritar gazteak sentsibilizatzen eta 2015 osteko ...' irudia
Europako lankidetza politikek garapen jasangarri globalean duten eraginari buruzko eztabaida piztu nahi dugu, Nazio Batuak garapen jasangarria lortzeko finkatu dituen 17 helburuen inguruan ondorengo esparruak gureganatuz: elikadura subiranotasuna, elikagai sistema jasangarriak, baserri nekazaritza, eskola lorategiak eta baratzeak, gazteen partehartze aktiboa eta irakaslegoaren formakuntza

UPV-EHU Garapenerako Lankidetza-Proiektuetako Praktika Programak
Zenbatekoa: 5.000€ €
'UPV-EHU Garapenerako Lankidetza-Proiektuetako Praktika Programak' irudia
Garapenerako Lankidetza-Proiektuetako Praktika Programak kooperazio entitateek garapen prozesuan dauden herrialdeetako proiektuetan derrigorrezko praktikak egiteko aukera ematen die ikasleei. Esperientzia hau prestakuntza akademiko-praktikoaren barruan txertatuz

Giza Eskubideen Urraketak Mendebaldeko Saharan.
Zenbatekoa: 30.000 €
'Giza Eskubideen Urraketak Mendebaldeko Saharan.' irudia
Giza-eskubideei dagokienez, eragin-estrategia bat sustatu eta lantzea Mendebaldeko Saharan, eskubide-urraketen biktimekin batera ikertuz, aurkikuntzen berri emanez eta Giza Eskubideen Saharako Batzorde Nazionalaren (CNSDAH) eskumenak indartuz.

Género berdintasuna eta LGBTI pertsonen eskubideak, El Salvador.
Zenbatekoa: 19.311 €
'Género berdintasuna eta LGBTI pertsonen eskubideak, El Salvador.' irudia
Genero-berdintasuna barne hartzen duen udal-kudeaketa integrala sustatzen duen El Salvadorreko alkatetza-kopurua handitzea, LGBTI pertsonen eskubideak sustatuz eta defendatuz.

Udalen kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. ...
Zenbatekoa: 50.000 €
'Udalen kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. ...' irudia
Indarkeria jasan duten emakumeak artatzeko eredu oso bat eraikitzea eta emakumeen aurkako jokabide bortitzak gaitzesteko kultura sortzea.

Genero-berdintasuna uraren sistemak kudeatzeko garaian. El ...
Zenbatekoa: 30.000 €
'Genero-berdintasuna uraren sistemak kudeatzeko garaian. El ...' irudia
Suchitoto genero-berdintasunaren zeharkakotasunaren erreferente bihurtzea uraren komunitate-kudeaketan, eta landa- eta hiri-zonetan edateko uraren estaldura osoa duen lehen udalerria izatea El Salvadorren