Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Eskola-gosarien programa; Saharako errefuxiatuen egoera ahulenean dauden taldeei nutrizio-babesa bermatzea 2021

Eskola-gosarien programa; Saharako errefuxiatuen egoera ahulenean dauden taldeei nutrizio-babesa bermatzea img

Saharar errefuxiatuen krisia duela hamarkada bat baino gehiago agertzen da Europako Batzordeko Ekintza Humanitarioko eta Babes Zibileko Bulegoak urtero egiten dituen ahaztutako krisien zerrendan.


Errefuxiatuek kanpoko laguntza humanitarioaren mende jarraitzen dute neurri handi batean, oinarrizko baliabideak eskuratzeko zailtasunak baitituzte, hala nola elikagaiak, ura, osasuna, etxebizitza eta hezkuntza. Ingurune naturalak eta kanpamenduen egoera politikoak mugatu egiten dituzte enplegu-aukerak eta diru-sarrerak sortzen dituzten jarduerak.


Horri gehitzen badiogu 2015eko urrian gertatutako elikadura-stockaren haustura eta 2016ko erdialdeaz geroztik oinarrizko saskian izandako elikagai-murrizketa, sahararren eta, bereziki, biztanleriaren sektorerik ahulenetako baten, haurtzaroaren, muturreko ahultasun-egoeran gaude. Gainera, COVID19 pandemiaren eraginak elikagaien hornikuntza galtzea eta nazioarteko lankidetza murriztea eragin du


Proiektu honen bidez, SEADeko Hezkuntza Ministerioaren mendeko 4 wilayako 24 haurtzaindegietan eta Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetan haurtzaroaren erresilientzia indartu nahi da, ahultasuna murrizteko eta babesleku luzean dauden saharar haurren giza eskubideak betetzen direla bermatzen laguntzeko. Proiektuaren helburua ikasleen dietan nutrizio-aniztasuna hobetzea da, haien osasun fisikoan ondorio positiboak izan ditzaten, eguneroko dieta osatuko duen elikagai freskoa banatuz

Donostiako Udala: 17.441,60 €