Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Unicef

Siriako gatazkak erasandako haurrentzako larrialdi laguntza

Unicef img

Siriak gatazka eta txikizio latza nozitu du zazpi urtean. Horrek, izugarrizko kaltea egin die hango osasun azpiegiturei ere, eta komeria latzak dituzte behar-beharrareneko osasun zerbitzua izateko instalazio eta langile batzuk izateko ere.

Ez dago ia batere gizarte zerbitzu oinarrizkoenik ere, batez ere bide txarrak diren tokietan, setiatutakoetan edota txikizio handia izan dutenetan. 

UNICEFek Sirian duen lehentasunetako bat osasun arloari laguntzea da, eta, horregatik, ama-umeentzako osasun zerbitzuak ematea sendotu eta kalitate oneko immunizazio zerbitzuak handitu nahi ditugu. 

 

Helburua Siriako haurrek eta haien familiek behar bezala ekipatutako mediku zerbitzu batzuk izatea da, eta, horretarako, material medikoz eta beharreneko sendagaiz hornituko ditugu lehen mailako arretako zentroak.

Zenbatekoa: 17.446,19 €
Entitatea:

Unicef