Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
COVID-19 pandemiari UNICEFek Siriako eremu ahulenetan emandako erantzuna 2021
Momentu berezia
Gatazka hasi eta bederatzi urtera baino gehiagora, Siria munduko krisi humanitario larrienetako bat bihurtzen ari da. Sirian dauden haurrak muturreko indarkeria-egoeren mende daude, eta horrek zuzenean eragiten du haien biziraupenean, garapenean eta ongizatean.
Lekualdatutako populazioak eta aberriratutako pertsonak, bereziki Siriako ipar-ekialdean eta ipar-mendebaldean, gaixotasun infekziosoen agerraldiekiko kalteberak dira, COVID-19 barne, bizi-baldintza osasungaitzak eta osasun-zerbitzuen gainkarga direla eta. Bederatzi urteko gatazkak nabarmen murriztu du oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako sarbidea.
Siriako ipar-ekialdean prestatutako desplazatuen kanpamenduetan ezarriko den proiektu honen bidez, honako hauek erosi eta banatuko dira: haur eta familientzako ur- eta higiene-kitak, osasun-zentroetarako oinarrizko hornidurak, osasun-langileak babesteko ekipamendu mediko eta higienikoa, eta eskolak, osasun-zentroak eta oinarrizko beste instalazio batzuk desinfektatzeko hornidura
Donostiako Udala: | 17.446,19 € |
---|---|
Entitatea: |