Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lesbos uhartean errefuxiatuak elikatzea. Zaporeak

Lesbos uhartean errefuxiatuak elikatzea. Zaporeak img

Gaur egun, oso egoera humanitario dramatikoa bizi dira Greziako kostaldera iristen diren errefuxiatuak. Umeak, gazteak, adinekoak eta emakume haurdunak daude haien artean, gerratik ihesi itsasoa zeharkatzera menturatu direnak, beste aukera batzuen bila.

Pertsona horietako batzuk Moriako errefuxiatuen eremuan daude. Etxerik gabeko pertsonak dira eta bizi baldintza ezin txarragoak jasaten dituzte.

Momentu honetan greziako Gobernua ari da Moira errefuxiatu kanpamentuetan janaria banatzen baina garbi dago janari horiek oso egoera txarrean daudela eta eskasak direla, hau horrela, dagoen janaria kopurua ez da iristen pertsona errefuxiatu guztientzat

Proiektu honi esker, Lesbos uhartean bizi diren 5.000 errefuxiatu inguru elikatuko dira. Zaporeak elkarteak sukalde bat muntatuko du Lesbos uhartean eta, bertara joango diren boluntarioei esker, 1.500 errazio prestatuko dira egunean, errefuxiatuei janari duin bat ematearren. Janaria orekatua eta nutritiboa izango da, eta 1.500 eta 1.800 arteko kaloria izango ditu.

Donostiako Udala: 17.446,19 €
Entitatea:

Zaporeak