Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bidezko Merkataritza

"Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua indartzea, gizarte eta ekonomia eredu justuago eta solidarioago baten alde diren herritar aktiboen partaidetzatik abiatuta".

Bidezko Merkataritza img

Donostian asentatuta dagoen proiektu bat dugu, jendeak bidezko merkataritzaren eta kontsumo kontziente eta arduratsuaren gainean kontzientzia hartzeko asmoa duena. Proiektuak duen helburua da jendeak kontzientzia hartzea pobrezia eta giza eskubideak urratzea dakarten arrazoiez, nazioarteko merkataritzan diren arau bidegabeak salatzea, ekoizleei kalte egin eta multinazional handiei mesede egiten baitiete, eta ekonomia modu bidezkoago eta solidarioago bat izateko bidea ekarriko duten alternatibak sustatzea. 
 
Proiektuaren bitartez, Donostian Bidezko Merkataritza zabaltzeko modu eta bide berriak planteatzen jarraitzen da. Honetarako jarduera desberdinak aurreikusten dira:
 
- Donostiako Bidezko Merkataritza talde moduan, urte guztian zehar priektuaren koordinazio eta jarraipena. Partaidetza aktiboan jarraitzea sare desberdinetan: Bidezko Hiriak (Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak) eta Saretuz (Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea).
 
- Donostiako agenteekin elkar-lana jarduera desberdinetan, partzuergoaren lana ezagutzera emateko: Slow jaialdia Olatu Talkan, GGKEeko Koordinakundearekin jarduera, Kafe bat Antiguatar batekin, Munduko Arrozak,...
 
- Bidezko Merkataritzako munduko eguna: egunaren planifikazioa eta gauzatzea, bidezko sukalde tailerra eta publiko desberdinentzat egokitutako ekintzak eginik.
 
- Komunikazio estrategiak praktikan jartzea.
 
Helburu nagusia beste merkatu mota bat ere izan daitekeela erakustea da.
 
 

 

Donostiako Udala: 10.000€ €
Entitatea:

Emaus