Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Bidezko Merkataritza eta kontsumo arduratsua indartzea.
Donostian asentatuta dagoen proiektu bat dugu, jendeak bidezko merkataritzaren eta kontsumo kontziente eta arduratsuaren gainean kontzientzia hartzeko asmoa duena.
Proiektuaren bitartez, Donostian Bidezko Merkataritza zabaltzeko modu eta bide berriak planteatzen jarraitzen da. Honetarako jarduera desberdinak aurreikusten dira:
- Donostiako Bidezko Merkataritza talde moduan, urte guztian zehar priektuaren koordinazio eta jarraipena. Partaidetza aktiboan jarraitzea sare desberdinetan: Bidezko Hiriak (Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak) eta Saretuz (Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea).
- Donostiako agenteekin elkar-lana jarduera desberdinetan, partzuergoaren lana ezagutzera emateko: "Munduko Arrozak" jai interkulturala; bidezko merkataritzako poltsak egitea Emaus-Bitartean inklusio gunean parte hartzen duten pertsonen, Kromosoma artisau taldearen eta taldearen beraren artean; bidezko sukaldaritzako lantegia egitea, Lakariren (kontsumo arduratsuko eta sostengagarriko ekimena) eta Adsis lanbide heziketako zentroko sukaldaritza ikasleen artean.
- Bidezko Merkataritzako munduko eguna: egunaren planifikazioa eta gauzatzea, bidezko sukalde tailerra eta publiko desberdinentzat egokitutako ekintzak eginik.
- Zabaldu Komunikazio estrategiak praktikan jartzea: ikastetxeetan eta unibertsitatean prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak eginda; ezagutarazi eta sentsibilizatuta taldearen beraren eta kide diren entitateen sare sozialen eta tokiko komunikabideen bitartez.
Helburu nagusia beste merkatu mota bat ere izan daitekeela erakustea da.
Donostiako Udala: | 10.000 € |
---|