Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

GGKEen Koordinakundea

GGKEen Koordinakundea img

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea 1988an sortu zen kide diren GGKEen jarduerak ahalik eta koordinatuenak, koherenteenak, egokienak eta errespetuzkoenak direla ziurtatzeko eta horrek berekin dakar elkarren artean hausnartzea, eztabaidatzea eta lan egitea.

Hasieran 11 kide fundatzailez osatu bazen ere egun 80 GGKE ditu eta 140 egoitza baino gehiago Euskadiko lurraldeetan. Donostiako Udalak beti ulertu du adostutako, hitzartutako eta koordinatutako elkarlana indartzea dela bere konpromisoetako bat.

Hortaz, GGKEen Koordinadora eratu eta Hirian Ordezkaritza bat izan duenez geroztik, ez du zalantzarik batere izan harekin kolaboratzeko eta, hain justu, kudeaketarako egoitza eta laguntza ekonomikoa haren esku jartzeko.

Gurean finkatu denez geroztik, Lankidetza Bulegoak, Ordezkaritza erreferentziatzat du, herritarren sentiberatasuna areagotzeko elkarlana egiteko bidetzat

Donostiako Udala: 34.150 €
Entitatea:

GKEen Koordinakundea

GGKEen Koordinakundea
Iparragirre 8, bajo.
20001 · Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) 
Tel.: 943 46 35 26
E-mail: gipuzkoa@ongdeuskadi.org