Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Euskal Fondoa: definicion

Euskal Fondoa

 

Euskal Toki Erakundeen Lankidetzarako Elkartea edo Euskal Fondoa. EAEko udalek sustatzen duten garapenerako lankidetzaren erreferentzia nagusia da.
 
Euskal Fondoa lankidetza deszentralizatua koordinatzeko eta sostengatzeko tresna bat da, eta Hegoaldeko erakundeekin eta gizartearen eta komunitatearen aldeko elkarteekin harreman solidarioak sustatzeko lan egiten duten EAEko tokiko erakunde guztien esperientziak biltzen ditu.
 
Horrela, bere xedeak dira garapen bidean dauden herriekiko lankidetza lagundu, garapen ekonomiko eta sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatu, finantzatu edo kudeatzea,   Toki Erakundeen  parte-hartzea elkarlan deszentralizatuan bultzatzea eta beraien arteko koordinazioa indartzea, edota Toki Erakundeei Garapenerako Lankidetza eta nazioarteko harremanei buruzko aholkularitza ematea, besteak beste.
 
Lurralde eta ikuskera politiko askotarikoa da, eta EAEko biztanleriaren % 80 baino gehiago ordezkatzen duten 81 erakunde barne hartzen ditu gaur egun.
 
Donostia Euskal Toki Erakundeen Lankidetzarako Elkarte edo Euskal Fondoko kide da hasiera-hasieratik (1988). Gainera, Donostian dago erakundearen egoitza.
 

Notizia:

Informazio gehiago: Euskal Fondoa

 

Proiektuak

Eduki publikatzailea

Indarkeriaren biktimeei zuzendutako arreta eta babes zerbitzuak ...
Zenbatekoa: 38.230 €
'Indarkeriaren biktimeei zuzendutako arreta eta babes zerbitzuak ...' irudia
Alta Verapaz. Guatemala Raxruha,Fray Bartolomé de Las Casas eta Chahal udalerrietan genero-indarkeriaren aurkako lau lan ardatz garatzea

Elikadura Segurtasunerako laguntza
Zenbatekoa: 47.230,62€ €
'Elikadura Segurtasunerako laguntza' irudia
El Ram-ko elikadura-segurtasunerako laguntza: abereak erosteko, frijol edo babarruna landatzeko, etxadi arto landatzeko,... Nork egina: APPDR.Asociación por la Paz y el Desarrollo en el Rama

UPV-EHU-ko Bekak
Zenbatekoa: 5.000 €
'UPV-EHU-ko Bekak' irudia
Garapenerako lankidetzako proiektuetako praktika programak kooperazio entitateek garapen prozesuan dauden herrialdeetako proiektuetan derrigorrezko praktikak egiteko aukera ematen die ikasleei.

Oasisko Memoria
Zenbatekoa: 18.047,93€ €
'Oasisko Memoria' irudia
Oroimen historikoa eta Giza Eskubideen urraketak Mendebaldeko Saharan" Carlos Beristainek y Eloisa Gonzlezek zuzendutako ikerketa burutu ondoren, HEGOA (EHU) institutoak koordinatzen duen ikerketa prozesua, Aranzadi Zientzia elkartearen parte hartzearekin sakondu egin da.

Udalerri Bidezkoagoak Demokratikoagoak
Zenbatekoa: 38.230,62€ €
'Udalerri Bidezkoagoak Demokratikoagoak' irudia
Ekitatearen eta Genero-Berdintasunerako Cuscatlan departamentuko estrategiak emakumeen bizi baldintzen hobekuntzan iraunkortasuna eta eragina hedatzea xede duten prozesuak sustatzen ditu.