Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Sexu eta ugalketa eskubideen hobekuntza. Perú. 2020
Sexu-heziketa integrala eta gizarte artikulazio eta eragina, funtsezkoak Peruko sexu eta ugalketa eskubideak hobetzeko
Orain aurkezten dugun proiektuak sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen urraketan eta Peruko hiru eskualdetako genero-desberdintasunetan eragin nahi du, batez ere arlo hauetan lan eginez:
• Behar adina gaitasun eta tresna sortzea eskualde guztietako ikastetxeetan Sexu-Hezkuntza Integrala (SHI) ezartzeko, genero, eskubide eta kulturartekotasunaren ikuspegitik ezarri ere, sexualitatea, indarkeria eta genero-desberdintasuneko harremanak ikusteko moduak, pertzepzioak eta estereotipoak aldatuz joateko, txikitatik hasita.
• Aliantza bat sortzea sexu eta ugalketa eskubideen eta Sexu-Hezkuntza Integralaren defentsan, eragin sozial eta politikoa izango duena −eta genero-ikuspegian oinarritzen dena−, eskualde guztietan.
• Ikuspegi feministatik, komunikazio eta eragin estrategia bat gauzatzea, Sexu-Hezkuntza Integrala defendatzeko, indarkeria matxista prebenitzeko, genero-ikuspegia lantzeko eta ingurumena zaintzeko.
Donostiako Udala: | 48.479 € |
---|---|
Entitatea: |