Breadcrumb
Animalien Ongizatea
Animalien Ongizatea y tenencia responsable
Animalien ongizatea eta animaliak modu arduratsuan edukitzea Lagun egiteko animaliek haien beharren araberako bizi baldintzak izan behar dituzte, eta osasun ona izan (fisikoa eta emozionala); horrez gain, aukera izan behar dute beren espeziearen berezko jokabide batzuk azaltzeko.
Animalien jabeek bi ardura dituzte:
- Animaliaren ongizatea.
- Errespetu soziala.
Lagun egiteko animalia bat ekarri aurretik, ziurtatu behar dugu hartu ahal izango ditugula bi ardura horiek. Gida hau kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Udalak gomendatzen du animaliak legezko aterpetxeetan adoptatzea. Donostian, Usurbilen dugu lekurik hurbilena, han baitago Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartea.
- Telefonoa: 943376650
- Kalezar kalea, z/g
- 20170 Usurbil
Adoptatzeko erabakia hartuz gero, berebiziko garrantzi du animalia non eskuratzen den:
- Horrek baldintzatu dezake beste animalia askoren ongizatea.
- Gerta liteke legez kanpoko trafikoa eta animalien tratu txarrak babesten aritzea.
- Legez eta erantzukizunez lan egiten duten erakundeei lagunduko diezu.