Breadcrumb

Banners laterales

Llamanos - 943 483 878

Kudeaketak eta tramiteak

osasun erregistroahitzordua teknikariarekin karraskariez abisatzea arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroa

Galdutako txakurrak

Galdutako txakurrak

Txakurra galdu baduzu:
Jarri salaketa Udaltzaingoan, 092 telefonora deituta edo bulegora etorrita (Morlanseko biribilgunea, 1).

Eremu publikoan aurkitutako txakurrak Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearen aterpetxera eramaten dira: Telefonoa: 943 376 650.

Gogoratu oso garrantzitsua dela zure animaliaren identifikazio datuak eguneratuta edukitzea: Zure txakurra aurkitzen dugunean, berehala deituko dugu mikrotxipean edo animaliak daraman txapan dagoen telefonora.

Lehenbailehen aurki zaitzaten, komeni da zure maskotak identifikazio xafla bat izatea, horrela ez baita txip irakurgailurik pasatu behar. Hala ere, txipa nahitaez jarri behar da.

Kontsultatu jabeen erantzukizunari buruzko informazio guztia.

Eremu publikoan galdutako txakur bat aurkitzen baduzu:
Identifikazio xafla badarama, deitu telefono horretara lehendabizi. Ondoren, deitu Udaltzaingoari ere: 092. Haiek jarriko dira harremanetan Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearekin, txakurra jasotzera etor daitezen. Ahal baduzu, garrantzitsua da animalia lotzea edo hari heltzea, ihes egin ez dezan. Horrela, errazagoa izango da hura jasotzea, eta istripuak saihestu ahal izango ditugu.