Banners laterales

Llamanos - 943 483 878

Kudeaketak eta tramiteak

osasun erregistroahitzordua teknikariarekin karraskariez abisatzea arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroa

Hozkadak

Hozkadak

Txakur batek lesioak eragin badizkio norbaiti, jabeak albaitariarengana eraman beharko du, 24 orduko epean, behaketa bat egin diezaion.

Jabeak txakurra behatzera eraman duela jakinarazi beharko dio Donostiako Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzuari, gertakariak jazo eta 72 orduko epean.

Epe hori igaro eta jabeak bere borondatez halakorik egin ez badu, hala jarduteko eskatuko zaio. Agindu daiteke txakurra animalientzako harrera zentro batean sartzea edo isolatzea ere.

Aipatutako behaketa aldia 14 egunekoa izango da, eta albaitariak hiru aldiz aztertuko du animalia (gutxienez 1., 7. eta 14. egunetan), zoonosi arriskuak baztertzeko eta animaliaren izaerak zer arrisku ekar ditzakeen ebaluatzeko.

Behaketa aldia amaitu eta 14 egunera, jabeak, 48 orduko epean, albaitariak egindako behaketaren ziurtagiria bidali beharko dio Donostiako Udaleko Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzuari.

Ziurtagiri hori bide hauetako bat erabiliz aurkez daiteke: