Breadcrumb
Non aska dezaket txakurra?
Non aska dezaket txakurra? Aisialdirako guneak eta ordutegiak
Donostiako Udalak txakurren aisialdirako hainbat gune ditu ezarriak, eta hor aske eraman ahal izango duzu txakurra. Baina gogoan izan:
- Zure txakurra arriskutsua izan daitekeen arraza batekoa bada, ezingo duzu aske eta muturrekorik gabe eraman.
- Jolastokietan ere kontrolatu beharko duzu txakurra (beti jabeekin batera ibili behar dute).
- Gorozkiak jaso beharko dituzu.
Eremuak eta ordutegiak
- Miramon, Lauaizeta, Otxoki, Ametzagaña eta Uliako parkeak, 18:00etatik 12:00etara.
- Urgulleko parkea 18:00etatik 12:00etara neguan, eta 19:00etatik 10:00etara udan.
- Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzak: bainu garaitik kanpo soilik.
- Santa Klara uhartea: ezin da eraman ezein espezietako lagun egiteko animaliarik.
- Guau parkea: Gregorio Ordoñez kalea. Ordutegia: 08:00etatik 21:00etara egunero, eta 09:00etatik 21:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan. Neguan parkea 19:30ean ixten da.
Horrez gain, 20:00etatik 10:00etara aske ibili ahal izango dira txakurrak, eremu hauetan:
- Antigua: Ondarreta pasealekuaren eta Igeldo pasealekuaren arteko eremu irekiak (unibertsitateak); Mikeleteen pasealekuak, Pio Baroja pasealekuak, Jauregi eta Isturin kaleek, Ibaeta parkeak eta Zapatari plazak mugatutako eremu irekia.
- Aiete: Damazelai parkea; Katalina Eleizegi kaleak, Izostegi pasealekuak, Errondogaña kaleak, Merkezabal kaleak eta Puiok (Puio mendiak) mugatutako eremu irekia.
- Amara: Zorroaga gaineko kaleak eta Begiristain Doktorearen pasealekuak mugatutako eremu irekiak; Amaiur parkea eta haren pareko lorategia (Oroimenaren Lorategia izan ezik).
- Loiolako Erribera: Loiolako Erribera pasealekua.
- Loiola: Hondarzale pasealekua.
- Txomin: Kristobaldegiko bidea (komentu ingurua).
- Martutene: Okendotegi bidearen inguruko eremu irekiak (Urumea ibaiaren eta GI 131 errepidearen artean).
- Intxaurrondo: Txaparrene pasealekua, Zubiaurre pasealekua; Mons pasealekuaren eta Fernando Sasiain kalearen arteko lorategi gunea (autobus garajea).
- Herrera: Arrobi.
- Bidebieta: Herri Ametsarako igoera; Salvador Allende parkea.
- Gros: Manteo.
- Egia: Matigotxotegi.
- Erdialdea: Urumea pasealekua; Frantzia pasealekua (ibai ingurua).
- Parte Zaharra: Pasealeku Berria.
- Altza: Goiko aldeko lorategi parterrea, Arria parkeko ipar-ekialdea.