Breadcrumb

Banners laterales

Llamanos - 943 483 878

Kudeaketak eta tramiteak

osasun erregistroahitzordua teknikariarekin karraskariez abisatzea arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroa

Jabeen erantzukizuna

Jabeen erantzukizuna

Txakurra identifikatu beharko duzu, jaiotzen denetik hilabete igaro baino lehen. Identifikazioak hiru fase sekuentzial ditu, eta zure albaitariak batera egin behar ditu hirurak:

  1. Mikrotxipa jartzea.
  2. Animalia EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) erregistratzea (modu iraunkorrean edo hiru hilabete baino gehiagoz erkidego honetan bizi badira).
  3. Pasaportea – txakurraren liburuxka ofiziala eskuratzea.

Jabeak, albaitariaren bidez, AIEOren datuak eguneratu behar ditu:

  • Telefono zenbakia.
  • Titularraren helbidea.
  • Titulartasun aldaketak.
  • Beste erkidego batera aldatzea.
  • Heriotzagatiko bajak.
  • Desagertzea, galdu egin delako edo lapurtu egin dutelako.
  • Lehenbailehen aurki zaitzaten, komeni da zure maskotak identifikazio xafla bat izatea, horrela ez baita txip irakurgailurik pasatu behar. Hala ere, txipa nahitaez jarri behar da.

Jabeak honako hauek eman beharko dizkio animaliari:

  • Janaria eta edaria.
  • Albaitari baten asistentzia.
  • Instalazio egokiak.
  • Ariketa fisikoa egiteko aukera.

Gainera:

  • Txakurrak gehienez ere 2 metro luze den uhal baten bidez kontrolatu eta lotu beharko dira hiriko bide eta espazio publikoetan eta higiezin kolektiboetako parte komunetan.
  • Debekatuta dago txakurren gorotzak kalean uztea.
  • Debekatuta dago txakurrak balkoietan, garajeetan, pabiloietan, sotoetan, teilatu lauetan, lorategietan edo beste edozein lokaletan edukitzea, baldin eta auzokoei edo oinezkoei eragozpen objektiboak eragiten badizkie, usainak, zaratak, uluak edo zaunkak direla eta.

Betebehar horiek ez betetzea arau-hauste bat egitea da.