Breadcrumb

Banners laterales

Llamanos - 943 483 878

Kudeaketak eta tramiteak

osasun erregistroahitzordua teknikariarekin karraskariez abisatzea arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroa

Arratoiak eta labezomorroak

Arratoiak eta labezomorroak

Udalak etengabe kontrolatzen ditu izurrite horiek eremu publikoan, populazioak ahal den moduan murrizteko.

Oso garrantzitsua da herritarren laguntza, kontrola eraginkorragoa izan dadin. Horregatik, eremu publikoan arratoi edo labezomorrorik ikusten baduzu, abisatu berehala, bide hauetakoren bat erabiliz:

Herritar arduratsu gisa, hau egin behar duzu:

  • Garbitu eremu pribatuak (urbanizazioetako lorategiak, baratzeak, eremu komunak...), eta saiatu zakarrik edo hondakinik ez pilatzen.
  • Kendu sastrakak eta laharrak (habia egiteko leku ezin hobeak dira).
  • Ez utzi putzurik.
  • Kendu babeslekutzat erabil daitezkeen gauza abandonatuak: eraikuntza materialak, oholak…
  • Estali zuloak eta arrakalak, jarri saretak uren hustubideei, eta abar.
  • Ez utzi animalientzako jana duen platerik.