Sistema eragile mugikorrak

SISTEMA ERAGILE MUGIKORRAK

Sistema eragile mugikorra gailu mugikor bat kontrolatzen duen sistema da. Hau da, maila baxuko programa multzo bat zeinak telefono mugikorreko hardware espezifikoaren berezitasunen abstrakzioa ahalbideratzen duen eta aplikazio mugikorrak hornitzen dituen. PCek Windows, Linux edo Mac OS erabiltzen duten antzera, gailu mugikorrek euren sistema eragileak dituzte: Android, iOS, Windows Phone eta BlacBerry besteak beste. Sistema eragile mugikorrak sinpleagoak dira eta haririk gabeko kolektibitatera eta mugikorretarako multimedia formatuetara daude bideratuta.

 

1.-Androideko pribatutasuna konfiguratzea

 

Android Googlek  garatutakoa da eta Linuxeko Kernelen baita kode irekiko beste software batzuetan oinarritutako sistema eragile mugikorra da. Ukipen-pantaila duten gailu mugikorretarako sortua izan zen: telefono adimendun, tableta, ordulari adimendun, automobil eta telebistetarako. Android 2007an aurkeztu zen eta munduan gehien erabiltzen den sistema eragile mugikorra da, merkatu kuotaren %80a baina gehiago zuen 2017an. 2013 eta 2014an filtratutako dokumentu batzuen arabera sistema eragile hau nazioarteko inteligentzia agentzien helburu nagusietakoa da.

Androidek bertsio ugari dauzka merkatuan, ondorioz konfigurazioa apur bat alda daiteke batetik bestera. Egun bertsiorik ezagunena Jelly Bean da, beraz ondorengo orientabideak bertsio honen gainekoak dira.

Bideoan Androideko pribatutasun eta segurtasunaren inguruko argibideak ematen dira

  • Blokeatzeko modua.
  • Kokapen zerbitzuak.
  • Gailuaren zifratzea.
  • Urrutiko kontrola.
  • Segurtasun kopia.
  • Pasahitzak.
  • Informazio elkartua: kontaktuak, egutegia, etab.
  • Bilaketaren historiala.
  • Aplikazioetako baimenak.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=kmTiWxAlhC0

Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen da.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html eta Wikipedia.

 

2.-iOsen pribatutasuna konfiguratzea

 

iOS Apple Inc. Multinazionalaren sistema eragilea da. Jatorriz iPhonarentzat garatua izan zen, ondoren iPod touch eta iPad gailuetan erabili bada ere. Ez da iOSen instalakuntza baimentzen gainontzekoen hardwareetan. Sistema eragile honen azken bertsioa iOS 12a da 2018ko ekainean plazaratu zena.

Kontrolerako osagaiak botoi, etengailu eta irristalariak dira. Erabiltzailearen aginduei ematen dien erantzuna berehalakoa da eta interfaze erraza du. Sistema eragilearekiko interakzioa irristaldi, ukitze, atximurkaden bidez egiten da, hauk definizio ezberdinak dituzte interfazearen arabera. Barneko azelerometroak erabiltzen dira gailua biratzerakoan edota astintzerakoan aplikazioek erantzuna eman dezaten.

Bideoan IOSeko pribatutasun eta segurtasunaren inguruko argibideak ematen dira

  • Pribatutasunaren konfigurazioa. Appleri informazioa bidaltzea ala ez, Iclouda, etab.
  • Kokapenaren konfigurazioa.
  • Iragarkien identifikatzailea.
  • Jokalari anitzeko partidak jolasteko gonbidapenak jasotzea galaraztea.
  • Safariaren konfigurazioa: Pasahitzak, auto-osatzea, pribatutasuna eta segurtasuna, cookieak, bilaketa adimentsuaren eremua, iruzurrezko web guneen oharra, nabigazioaren historiala ezabatzea, nabigazio pribatua aktibatzea, etab.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=21FAfDj-C7Y

Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz irakurtzea gomendatzen da.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html eta Wikipedia