Breadcrumb

Mas información

Zer da Auzhartu?

Auzhartu Donostiako Udalaren herritarren partaidetzarako plataforma digitala da. Erreferentziazko gunea da, gure hiria modu irekian, gardenean, elkarlanean eta pertsonak helburu izanik eraikitzeko.

Partaidetza prozesuetan eta herritar kontsultetan parte hartzeko aukera ematen du; Udalaren ekimenen eta arauen inguruan eztabaidatuz, proposamenak eginez eta egokituz edo aurreko faseetan parte hartuz.

Zer dira...?

Zer dira partaidetza prozesuak?

Hainbat pertsonek parte hartzen, inplikatzen, eztabaidatzen eta proposamenak egiten dituzten eraikuntza kolektiborako guneak dira. Partaidetza prozesuak tresna bat dira, interes publikoko gaien inguruko erabakiak hartzerakoan ikuspegi desberdinen arteko eztabaida eta elkar elikatzea errazten dutenak. Partaidetza prozesu bat ez da une bat, hainbat partaidetza uneren edo ekintzen segida bat baizik. Erabakitzeke dagoen gai baten inguruan edo alternatiba berriak behar dituen gai baten inguruan ikuspegi desberdinak dituzten eragile edo pertsonak euren ekarpenak egiten dituzten prozesua da.

Zer dira herritar kontsultak?

Herri Kontsulta partaidetza baliabide bat da herritarren iritzia jakitea helburua duena. Udalari dagozkion eta haren eskumenekoak izan, eta herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiei buruzko bozketa sistema bat da. Izaera kontsultiboa du, beti ere herri kontsultaren emaitzari buruzko Udalaren erabakia eragotzi gabe.

Zer egin daiteke plataforma honetan?

Plataformak prozesuetan eta kontsultetan maila desberdinetan parte hartzeko aukera ematen du. Ondorengo ekintzak aurreikusten ditu:

  • Informatu: kontsulten berri emango da, landuko diren proiektuak ezagutzeko aukera egongo da, partaidetza moduak, proposamenen egoera, etab.
  • Ekintza presentzialak egin: plataformaren bidez saio presentzialen deialdiak argitaratuko dira.
  • Ekarpenak jaso online bidez: zenbait prozesutan plataforman gai jakinen gaineko ekarpenak egiteko aukera egongo da.
  • Herritarren proposamenak babestu: zenbait prozesutan plataforman gai jakinen gaineko ekarpenak egiteko aukera egongo da.
  • Aukerak hautatu online bidez: partaidetza prozesuen faseren batean aurrez zehaztutako aukera desberdinen artean hautatu behar den kasuetan erabiliko da.
  • Aukerak lehenetsi online bidez: aurrez zehaztutako aukerak sailkatzeko balioko du, gauzatzeko ordena erabakitzeko, garrantziaren arabera edo ekintza bakoitzaren inguruan zehaztutako irizpidearen arabera.

Parte hartzeko baldintzak

Ekintza bakoitza martxan jartzerakoan erabakiko da zein irizpide ezarriko diren parte hartzeko. Hainbat aukera izango dira: edozeinek parte hartzeko aukera egongo da kasu batzuetan eta mugatua beste zenbaitetan. Mugatua den kasuetan jarri daitezkeen baldintzak: hirian erroldatuta egotea, auzo edo gune jakin batean bizitzea, gutxieneko edo gehieneko adin bat izatea, etab. izan daitezke. Baldintza horiek jartzea edo ez prozesu edo kontsultak dituen beharren arabera zehaztuko da.

Identifikazio moduak

Kasuaren arabera eta parte hartu nahi den ekintzaren baldintzen arabera, erabiltzailea modu desberdinetan identifikatu beharko da:

  • Identifikazio datuak eskatuz: parte hartzeko aukera edozein pertsonari irekia den kasutan erabiliko da. Hainbat datu pertsonal eskatuko dira parte hartu ahal izateko.
  • Datuak egiaztatuz: zenbait datu pertsonal eskatuko zaizkio parte hartu nahi duenari Donostian erroldatuta dagoela eta parte hartzeko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko. Horretarako garrantzitsua da erroldako datuak eguneratuta izatea.
  • Ziurtagiri bidez: identifikaziorako ziurtagiri digitalen bat eskatuko du, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela argitzeaz gain, parte hartu nahi duen pertsonaren identitatea baieztatuko duena. Ziurtagiri digital bat baino gehiago daude: NAN elektronikoa, Izenpe, B@Qk...

Kontaktua

Honakoan jaso gabe dagoen edozein zalantza izanez gero Herritarren Partaidetza Zerbitzuarekin jarri zaitezke harremanetan emailez, telefonoz edo presentzialki.