Breadcrumb

AURREKONTUAK- Banner txikia 2025

AURREKONTUAK- titulo - proposatu - 2025

PROPOSAMENAK EGITEKO FASEA

2025eko martxoaren 10etik apirilaren 6ra

AURREKONTUAK - proposatu - testua 2025

NORK PARTE HAR DEZAKE?

  • Donostiarekin harremanen bat duen 16 urtetik gorako edozein pertsonak: bertan bizi , bertan ikasi edo lan egitea, bertan jabetzaren bat izatea, etab.
  • Herri Entitateen Udal Erregistroan inskribatutako elkarteak.

 

NOLA PROPOSATU DEZAKEZU?

  1. Auzoetako bilera irekietara etor zaitezke. Ordua: 18:30ean. 
    • Antiguo, Berio, Ibaeta,  Añorga: Martxoak 12, Luberri ikastetxea (Xalbador Bertsolari, 9).
    • Loiola,  Txomin-enea, Martutene, Loiolako Erriberak: Martxoak 13, Loiolako Kultur Etxea (Aralar Mendia, 17).
    • Amara, Erdialdea,  Parte Zaharra: Martxoak 18, Udaletxea (Ijentea 1).
    • Ekialdeko Barrutia (Intxaurrondo, Altza, Bidebieta): Martxoak 20, Kontadores (Pasai San Pedro Hiribidea, 13).
    • Amara Berri, Morlans, Aiete: Martxoak 25, Amara Berri-Morlans Ikastetxea (Errondo pasealekua, 7).
    • Egia, Gros, Ulia: Martxoak 27, Zuhaizti Ikastetxea (Aldakoenea, 1).
    • Genero Ikuspegia izango duen bilera: Martxoaren 26, Emakumeen Etxean (Okendo, 9).
  2. Online formularioaren bidez. 

EGIN ZURE PROPOSAMENA

Proposamen bakoitzeko fitxa bat bete behar da eta nahi bezainbeste fitxa bete daitezke galdera hauei erantzunez: zer hobetu nahi duzun, non eta nola egin...

Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan aurrera egiteko, proposamenek  baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Udal Eskumenekoak izatea.
  • Udal politika orokorrekin kontraesanean ez egotea.
  • Interes publikokoak izatea.
  • Inbertsioa suposatuko duen proiektua izatea eta urtean exekutatuko dena.
  • Partaidetza prozesu baten emaitza ez ezabatzea.
  • Hurrengo aurrekontuak konpromisoan ez jartzea.
  • Bideragarritasun azterketa gainditzea.
  • Gehienez 400.000 €-ko inbertsioa eragin behar dute.

Antzeko proposamenak aurkeztu dituzten pertsonei hauek bateratzea proposatuko die Udalak.

Bertan behera geratuko dira iraingarriak diren edo errespetuaren eta giza eskubideen kontrako proposamenak .