Burua

banerra Plan orokorra

Organigrama nuevo plan

Donostiako Plan Orokor berriaren faseak

HAPOren berrikuspena prozesu luze eta konplexu batean datza, eta hainbat fase ditu behin betiko onartu arte.

Une honetan, 1. faserako dokumentua idazten hasi gara. Hiriaren eta haren ingurune naturalaren ahuleziak eta indarguneak, mehatxuak eta potentzialtasunak detektatzea du helburu, ondoren erronkak proposatu eta horiei aurre egiteko estrategiak planteatzen hasteko.

1. fasea – Informazioa eta diagnostikoa 
  • MARTXOA: aurrez aurreko informazio-saioa, prozesuaren onarpena, prozesuaren zergatia eta prozesuaren ibilbide teknikoa, administratiboa eta parte-hartzailea jakinarazteko.
    • 1.- Prozesuaren onarpena, prozesuaren zergatia eta ibilbide teknikoa, administratiboa eta parte-hartzailea jakinaraztea.
    • 2, -Prestakuntza-pilula. (Zer galdetzen du hirigintzak/plangintzak garai hauetan?) [Bileraren bideoa]
    • 3, - Irizpide orokorrei buruzko lehen ekarpenak jasotzea
  • MARTXOA - MAIATZA: informazioa eta parte-hartze aktiboaDiagnostiko parte-hartzailea egitea:
    • Prestakuntza-saioa
    • 133. artikuluaren aurretiko kontsulta
    • Kontsulta/inkesta telematikoa
    • Mahai sektorialak
  • APIRILA – ABUZTUA Diagnostikoa egitea eta lehen esparru-ondorioakDiagnostikoaren emaitzari, esparru-ondorioei eta dokumentu horietan jasotako ekarpenen eraginari buruzko informazioa ematea.
2. fasea - Aurrerapena (2024ko otsaila)
  • Aurrerapena egitea, dagozkion proposamenekin eta lehen hautabideekin, analisiari herritarren parte-hartzetik datozen ekarpenak gehituz

 

3. fasea – Jendaurrean jartzea (Aurrerapena) + Irizpideak eta helburuak

 

4. fasea – Hasierako onarpena

 

5. fasea – Hasierako onespenaren jendaurreko azalpena

 

6. fasea – Behin-behineko onarpena
7. fasea – Behin betiko onarpena