Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Podcasten sarrera
Donostia Gazteriak nerabezaroko indarkeria matxistei buruzko jardunaldiak antolatzen ditu urtero, haur eta nerabeekin lan egiten duten edo harremanetan dauden eragileentzat.
Edizio bakoitzean, gai bat aukeratzen da (nerabezaroan hezkidetzan oinarritutako sexu-hezkuntza, intersekzionalitatea,....) eta leitmotiv horren inguruan lan egiten da, haren ikusgarritasuna eta sentsibilizazioa sustatzeko. Diseinatu ditugun audioak entzutera gonbidatzen zaitugu!
podcast banner 2024
Presentación violencia en la adolescencia
Eduki publikatzailea
Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak; abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan ematen dira indarkeria eta jazarpen hauek. Honek duen garrantzia eta ondorioei erreparatu nahi zaie jardunaldi hauetan. "Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote? " hitzaldi hau Josebe Iturriozek eman zuen
Aurkezpena
Orri honetan podcast eta bideo-elkarrizketa desberdin prestatu dira, hazieran eta hezkuntzan inplikatutako familia eta pertsonei zuzendua. Helburua da haurdunaldiarekin eta 0-5 urte bitarteko hazkuntzarekin lotutako gaiak ezagutaraztea eta horien sentsibilizazioa sustatzea.
Julene Armendariz Ezeiza (pedagoga eta terapeuta perinatala) eta Estitxu Fernandez Maritxalar (psikologa perinatala) adituen laguntza izan nahi izan da, haurren ongizateari eta haren etapa guztiei sakontasunez heltzeko.
Errespetuzko hazkuntzaren eta gurasotasun positiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta Donostiako familiei adingabeekin kudeaketa egokia egiten lagunduko dien baliabide eta tresnak eskaini nahi dizkie.