Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiako hilerriak, Santu Guztien Egunerako Prest

Polloe, Altza eta Igeldoko udal-hilerriek milaka pertsona hartuko dituzte datorren asteazkenean, azaroak 1, Santu Guztien eguna dela-eta.

Lurperatzailea - Sepulturero/a

Hilerrien hitzordua da, urtero berritzen dena. Egun horretan panteoiak, horma-hilobiak eta hilobiak txukuntzen dira, jada bizirik ez dauden maite ditugun pertsonak gogoratzen ditugu, eta loreak eta beste oroitzapen batzuk uzten dizkiegu.

Santu Guztien egunean sortzen diren jende-pilaketak saihestu nahi dituzuenek aurreko edo ondoko egunetan ere hilerrietara joatea gomendatzen da. Nolanahi ere, Donostiako Udaltzaingoak zaintza eta kontrol lanak egingo ditu azaroaren 1ean, hilerrien ingurunean arazorik izan ez dadin.

Azkenik, hilerrien ohiko garbiketaz gain, sakoneko garbiketa bat egin da Polloe hilerrira sartzeko plazan, bai eta kale nagusietako espaloietan ere.

 

LORADENDAK

Landareak eta loreak erostea ahalbidetzeko, urriaren 27tik Santu Guztien egunera arte, baimenduta dago salmenta-postu batzuk jartzeko hilerriaren inguruan.

 

ORDUTEGIAK

Gogoratu hilerrien ohiko ordutegia 08:00etatik 20:00etara dela apiriletik urrira, eta 08:00etatik 19:00etara azarotik martxora. Polloeko horma-hilobien eremua 8:00etatik 13:30era egongo da irekita, urriaren 28tik 30era eta 8:00etatik 18:00etara, urriaren 31etik azaroak 1 arte.

 

GARRAIO PUBLIKOA

Hilerrira joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, trafikoak eragindako arazorik ez izateko. Hona hemen lineak:

  • Polloe: Autobus-lineak: 9, 24, 27, 41 eta 42.
  • Altza: Autobus-lineak: 13, 24, 27, 31 eta 38.
  • Igeldo: 16. autobus-linea.

www.dbus.eus web-orrian kontsulta daitezke linea bakoitzaren ordutegiak eta maiztasunak.

 

KULTUR EKINTZAK

“Heriotzari bizia ematen” jaialdiaren V. edizioa dela-eta, Polloe-k azaroaren 1ean 12:00etatik 14:00etara egingo diren musika-akonpainamendu laburrekin kolaboratzen du. "Ixiltasunak afinatzen -Afinando silencios" ekintza, BIDEGIN, Gipuzkoako dolu laguntzarako elkarteak antolatzen du, Udaletxeko Osasun sustapena atalaren eta Donostia Lagunkoiaren laguntzarekin.

Ekintza honen helburu nagusia hildakoen memoria gogoratzea eta egun hauetan hilerrira doazenei musikaz laguntzea da. Ekitaldia 12:00etatik 14:00tara izango da, hilerriko hainbat tokitan (www.dandovidaalamuerte.org).

 

Horretaz gain, meza bat egingo da Domu Santuen eguna dela-eta, azaroaren 1ean, asteazkenean, Polloe kaperan, 11:30etan. Mezan, Jaialdiko musikariei entzuteko aukera izango dugu.

Azken urteotan bezala, Polloe hilerrian bisita gidatuak egiten jarraitzen dute, artez, historiaz eta bitxikeriaz betetako bisitak. Aurten “Polloeko sekretuak” izena duten ikastetxeekin bisita gidatuekin jarraitzen dugu, 10 eta 14 urte bitarteko ikasleek modu atseginean ikasteko ekimena da. Bisita hauek Oh my walk enpresaren kolaborazioarekin egiten dira, eta, aldi berean, azaroaren 2an, larunbatean, 18:45ean "Polloeko Sekretuak-Arimen Eguneko irteera berezia " gaueko ibliladia antolatzen du. Ibilaldi kultural tematiko gidatu honek egun berezi hauetako tradizioak jorratuko ditu, hilerria itxi ondoren ilunabarrean eginik. Informazio gehiago eta erreserbak ohmywalk.com webgunean.