Breadcrumb

Hilerriak eta Errausketa-labea

Virgen de Polloe

Hilerriak eta Errausketa-labea

Polloe Donostiako Udalaren Udal Enpresa bat da, eta Polloe, Altza eta Igeldoko udal hilerriak kudeatzen ditu, bai eta Polloeko Errausketa-labea ere.

Polloeko hilerrian bertan dagoen eraikineko bulegoetan artatzen dira kontsulta guztiak: panteoiak, hilobiak, horma-hilobiak, kolunbarioak, titulartasunaren izapideak, ehorzketak, gorpuak hilobitik ateratzea, garbiketak… eta hilerriekin lotutako gainerako eginkizun guztiak ere bai. Hilerria Polloe plaza 2an dago.


Telefonoz ere jar zaitezke Polloerekin harremanetan, 943 483 540 telefonoan.

ZERBITZUAK

Unerik zailenetan, herritarrei zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko lan egiten dugu Polloen.

Hauexek dira Polloek eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak:

  • » Beilatokia: beilatoki bat dugu Altzako hilerrian. Han egoten da hildako pertsona ehortzi edo erraustu arte, familiak eta lagunek agur esan diezaioten.
  • » Errausketa-labea: Polloeko hilerriaren ondoan errausketa-labea dugu, eta erraustu aurretik pertsonari agur esateko tokirik egokiena da.
  • » Hilerria: udal enpresa gisa, Donostiako hilerri guztiak kudeatzen ditugu: Polloe, Altza eta Igeldo.
  • » Panteoien garbiketa: Zure hilobia une jakin batean edo aldian behin garbitu nahi baduzu, aurrekontua egingo dizugu inolako konpromisorik gabe.
  • » Marmolgintza: Era guztietako marmolgintza-lanak egiten ditugu: esaterako, inskripzioak, bai eta hilarriak, zutikako harriak edo harlauzak ordezkatu ere.
  • » Bestelako zerbitzuak: Hilerriko izapide guztiez arduratzen gara: lekualdatzeak, murrizketak, titulartasuna eguneratzea, panteoien emakidak…
Cementerio Polloe
Begira itzazu gure Ohiko galderak , eta han aurkituko dituzu une zailetarako erantzunak.

DONOSTIAKO HILERRIAK ETA ERRAUSKETA-LABEA

Polloek kudeatzen ditu Polloeko hilerria eta errausketa-labea eta, gainera, Altzako hilerria eta beilatokia eta Igeldoko hilerria ere bai.

Ordutegia:

  • Udan (apirilaren 1etik azaroaren 1era): 9:00etatik 20:00etara
  • Neguan (azaroaren 2tik martxoaren 31ra): 9:00etatik 19:00etara

Polloeko hilerria

  • Gutxi gorabeherako hedadura: 62.226 m2
  • Horma-hilobiak eta panteoiak: 7.507 panteoi eta 3.500 horma-hilobi

Gure bulego nagusia Polloe plaza 2an dago, hiriko hilerri nagusian; Egia auzoan, hain zuzen ere.

Polloe Estatuko hilerririk garrantzitsuenetakoa da, eta Europako hainbat erakundek ere goraipatu izan dute.

Horren erakusgarri izan da Polloe ASCE (Association of Significant Cemeteries in Europe, www.significantcemeteries.org)elkartean sartu izana; hots, Europako hilerri nagusiak ordezkatzen dituen elkartean. Elkarte horretan 53 hilerri daude; besteak beste, aipatzekoak dira Oslo, Berlin eta Atenaseko hilerriak Europan, eta Estatuan aldiz, Bartzelona eta Granadakoak.

Gomendagarria da Polloe bisitatzea, panteoi eta kapera ederrak dituelako, eta Donostiako memoria bizia delako.
 

Polloeko errausketa-labea

Polloeko errausketa-labea hilerriaren ondoan dago, eta huraxe da hildako pertsona maitatuari agur esateko tokirik egokiena.

Altzako hilerria

  • Gutxi gorabeherako hedadura: 10.630 m2
  • Horma-hilobiak eta panteoiak: 1.062 panteoi

Hiriko bigarren hilerri handiena Altza auzoan dugu. Hura da barnean beilatokia duen hilerri gutxietako bat, eta horri esker, zerbitzu osagarria eskaintzen die herritar guztiei.

Cementerio Polloe

Beilatokia Altzan

Beilatoki bat dugu Altzako hilerrian. Instalazio moderno bat da, familia eta lagunek pertsona maitatu bati agur esateko diseinatua, eta giro eroso eta goxoa eskaintzen du.

Igeldoko hilerria

  • Gutxi gorabeherako hedadura: 938 m2
  • Horma-hilobiak eta panteoiak: 120 panteoi

Igeldon hilerri txiki bat dago, eta barruan panteoi gutxi batzuk eta kapera bat daude, inguruko biztanleentzat. Tokia ikusgarria da, itsasoa ikusten baita handik.

Cementerio Polloe