Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Logo
Marmolgintza
Marmolgintza
Polloen marmolgintza-zerbitzua dugu, zure hilobian behar izan dezakezun edozein lan egiteko.
Aurrekontua eskatzeko, deitu gure bulegoetara, 943 483 540 zenbakian, eta zure beharretara egokitzen den irtenbidea aurkituko dugu.
Gogorarazten dugu hilerriko edozein hilobitan obra, berrikuntza edo jardueraren bat egin nahi bada aurrez gure bulegoetan eskaera egin behar dela, eta ezin dela egin Polloek baimena eman arte. Baimenik gabe egiten bada, Polloek dagozkion neurriak har ditzake, hilobia bere jatorrizko egoerara itzultzeko.
Polloen eskaintzen ditugun marmolgintza-zerbitzuei esker, zure panteoia, horma-hilobia edo hautsontzia ezin txukunago edukiko duzu:
Inskripzioak
Pertsona bat hiltzen denean, hilobian inskripzioak egin ohi dira, pertsona maitatuaren oroigarri gisa. Testu laburrak izan ohi dira, normalean izen-abizenak, eta heriotzaren data. Hala ere, epitafio bat ere idatz daiteke, edo nahi dena, betiere hilarrian sartzen bada.
Inskripzio horiek hilarrietan egiten dira, horma-hilobietan, panteoietan, hautsontzietan edo hobietan.
Inskripzioarekin batera, loreontzi bat, argazki bat edo gurutze bat jartzeko aukera ematen dugu.
Hilarrien hornidura
Hilarria hilobiaren inskripzioak egiteko harlauza da.
Bi hilarri mota daude, hilobiaren arabera (panteoia, horma-hilobia, hautsontzia…). Zure hilobi eta beharretara hobekien egokitzen den hilarria eskainiko dizugu.
Berritze-lanak hilobietan
Zure hilobiarekin lotutako gorabeherak konpontzeko, Polloen konponketa eta berritze-lanen zerbitzua eskaintzen dugu, era guztietako hilobietan; esaterako, tapa edo zutikako harrian egin beharreko lanak izan daitezke.
Denborak eta eguraldi txarrak kalteak eragin ditzakete hilobietan. Kalteak panteoien harlauzan edo tapan gertatu ohi dira. Gorpu bat lurperatu aurretik, tapa hondatuta dagoen egiaztatzen da, eta hausteko arriskua badu, gure langileek hilobiaren titularrengana jotzen dute, arazoaren berri emateko.