Breadcrumb

Logo

943 48 35 40

Izapideak

Izapideak

Izapideak

Polloeko hilerrian bertan dagoen eraikineko bulegoetan artatzen dira kontsulta guztiak: panteoiak, hilobiak, horma-hilobiak, kolunbarioak, titulartasunaren izapideak, ehorzketak, gorpuak hilobitik ateratzea, garbiketak… eta hilerriekin lotutako gainerako eginkizun guztiak ere bai. 943 483 540 telefono-zenbakian ere galde dezakezu.

Hilobiekin lotutako izapideak

Polloen, lurperatze edo errausteez gain, hilobiekin lotutako hainbat eta hainbat izapide egiten dira.

Lekualdatzeak

Hilerriaren barruan, hilobi bateko arrastoak beste hilobi batera eramatea da, edo errausketa-labera, edo familiei ematea, beste hilerri batera eramateko.

Bi arrazoirengatik gertatzen dira lekualdatzeak: Aldi baterako hilobietan (hautsontziak, horma-hilobiak eta hobiak) egoteko epea agortu delako. Titularrak ez badu hilobi horretan egoteko denbora luzatu nahi, eta bere familiarteko pertsonaren arrastoak berreskuratu nahi baditu. Hilobiaren titularrek hala eskatzen badute, kaperen eta panteoien kasuan.

Polloe ofizina
 

Murrizketak

Hilobiaren titularrak hala eskatzen badu, hilobian dauden arrastoak murriztu egiten dira, tokia egiteko, eta hilobi horretan beste gorpu batzuk ehortzi ahal izateko.

Ehorzleek egiten dute lan hori, hilobiaren titularrak aurrez hala eskatzen badu. Arrastoak hilobian bertan gordetzen dira, poltsa batean edo arrastoentzako hilkutxa batean; hilkutxa hori ohikoa baino txikiagoa izan ohi da. Murriztu beharreko arrasto kopuruaren arabera, prezioa desberdina da.

Etorkizuneko ehorzketetarako leku gutxi dagoela ikusten bada, ez da komeni murrizketa egiteko zain egotea; izan ere, osasun-araudiengatik, panteoi batean ehortzitako gorpuak ezin dira ukitu ehortzi direnetik 5 urte igaro arte.

Gorpuak hilobitik ateratzea

Gorpuaren arrastoak hilobitik ateratzen dira; oro har, gerora langile autorizatu batzuek hura aztertu ahal izateko egiten da.

Hilobitik gorpua ateratzea, oro har, lekualdatzeetan egiten den lanaren zati bat da; hala ere, epaile baten aginduz ere egin daiteke, edo titular batek eskatuta, aurrez osasun-alorreko baimena lortuta.

Oficina Polloe
 

Titulartasunen transmisioa

Hilobi baten titularra hiltzen denean, haren oinordekoek eskubidea dute titulartasun hori eguneratzeko. Etorkizunean hilobia erabili nahi bada, izapide hori nahitaez egin behar da. Deskargen atalean eskura dezakezu eskabidea egiteko dokumentua, eta hantxe duzu beharrezko informazio guztia.

Panteoien emakida

Polloek kudeatzen dituen hilerrietan hainbat panteoi mota ditugu, iraupen hauetarako:

  • 25 urte
  • 35 urte
  • 49 urte
  • 75 urte

Aukera guztiak luzatu daitezke, eta ordaintzeko erraztasunak ematen ditugu. Galde egiguzu telefono honetan: 943 483 540

Panteoi motak

Aukeratu hobeto datorkizun panteoia:

  • Sinplea: hilerrietan ohikoena. Hilkutxa bat baino zertxobait handiagoa da, eta bertan, bata bestearen gainean, 4 edo 5 hilkutxa sartzen dira gutxi gorabehera. Hala ere, hilkutxa gehiago sartu ahal izateko, murrizketak egin daitezke.
  • Bikoitza: Gutxi gorabehera, bi hilkutxek beteko luketen azalera duten hilobiak dira. Panteoi sinple batean sartzen diren hilkutxen bikoitza sartuko lirateke, eta hor ere, murrizketak egin daitezke toki gehiago egiteko.
  • Hirukoitza: Sinplea baino hiru aldiz azalera handiagoa duten hilobiak dira, eta sinpleetan baino hiru aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira.
  • Laukoitza: Sinplea baino lau aldiz azalera handiagoa duten hilobiak dira, eta panteoi sinplean baino lau aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira horietan.

Ordainketak egitea

Hilerriaren mantentze-lanen ordainagiria ordaintzeko, esteka honetan sakatu behar duzu: