Euskara sustatzeko jarduerak
Intereseko informazioa
Euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko dirulaguntzak
Hainbat jarduera diruz laguntzen dira, hala nola:
- jardunaldiak eta topaketak
- sari edo ziurtagiri banaketak
- mintegiak
- aurkezpenak
Zeinek egin dezake eskaera?
Edozein entitatek egin dezake.
Jarduera urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean egin beharko da (jada eginda edo egiteke eskaeraren unean). Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdiaren bidez laguntza jaso dezaketen jarduerek edo dirulaguntza zuzena jaso dutenek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.
Noiz egin daiteke eskaera?
Eskaera deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egin daiteke urte bereko abenduaren 31 bitartean.